ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Nafarroako hondakinen plana baliorik gabe utzi du Iruñeko Auzitegi Nagusiak

ARGIA
@argia

2013ko urtarrilaren 31 - 00:00
Azken eguneraketa:2015-02-26 13:37:33
Cementos Portland Valderribas lantegiak errauste planta eraiki nahi du Olaztin.

Sustrai Erakuntza fundazioak eta Sakanako mankomunitateak jarri zizkioten helegiteak planari, eta auzitegiak arrazoia eman die. Epaiak dio aipatu instalazioak, errauste plantak adibidez, ezin direla ekimen pribatuen esku utzi, eta plan integratuak zehaztu beharko lukeela non koka zitezkeen.

"Instalakuntza horien kokapena ezin da ekimen pribatuen menpe egon, Portland enpresaren Olaztiko erraustegiaren proiektuarekin gertatzen ari den moduan", berretsi du Sustrai Eraikuntzak. Hain juxtu, auzitegiaren erabakiak kolokan jarri du proiektu hori, nahiz eta ez den bertan behera automatikoki geratuko.

Olaztiko errauste plantari buruzko informazio gehiago ARGIAren Zero Zabor blogean aurkituko duzue.


Hondakinen kudeaketa kanaletik interesatuko zaizu...
2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-05-26 | Euskal Irratiak
Lurxurietako hondakindegiaren geroak hautsak harrotu ditu Aiherran

Lurxurietako harrobi zaharreko hondarkindegiaren etorkizuna zalantzan da. Aiherra eta Donoztiri artean, Donapaleuko bidean da harrobia. Baziren hamar urte Durruty enpresak gunea baliatzen zuela hondarkin geldoen biltegi bezala, birziklatzen ez diren hondarkinendako, marbrea,... [+]


2023-05-15 | Zero Zabor
Hondakin organikoak bereiztea derrigorrezkoa izango da 2024an Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatu osoan

Frantziako Gobernuko lehen ministroaren aldizkari ofiziala den Service-public.fr webak ohartarazi duenez, 2024ko urtarrilaren 1etik herritar guztiak daude derrigortuta beren hondakin organikoak bereizi eta konpostatzera. Bio-hondakinok zabor nahasientzako edukiontzi berde... [+]


2023-05-14 | Reyes Ilintxeta
Manolo Romero. Alkate 28 urtez
"Gongorako zabortegiaren aurkako borrokak Aranguren ibarra lotu zuen betiko"

Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]


Zubietako erraustegia ezin da balorizazio-planta gisa sailkatu, Ekopolen arabera

Ekopol ikerketa taldeak eta GuraSOSek elkarlanean egindako ikerketa baten arabera, Zubietako erraustegiak ez ditu ingurumen baimena izateko baldintzak betetzen. Bere arduradunek ez dute aurkeztu energia-efizientzia egiaztatzeko kanpoko txostena, ondorioz, ez dago sailkatua... [+]


Eguneraketa berriak daude