Nafarroa osora zabalduko dute D eredua

  • Gela bat sortzeko zortzi aurrematrikula edukitzea da lauko gobernua aztertzen ari den baldintzetako bat. Otsailaren 15etik 19 arte izanen da aurre matrikula.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 27an - 10:09
Euskaraz bizitzearen aldeko elkarretaratzea artxiboko irudian (argazkia: Euskalerria Irratia).

Aurreko legealdian Euskararen Legean egindako aldaketen ondorio da euskaraz matrikulatzeko aukera. UPNk eta PPK legea zegoen bezala utz zezaten eskatu bazuten ere, Nafarroako Parlamentuak eredua zabaltzearen alde egin zuen.

Zalantza zabaldu zen orduan: non jarriko dira ratioen gutxienekoak? Alegia, zenbat haur beharko dira D eredua ezartzeko? Hori da Nafarroako Gobernua orain ikertzen ari dena.

Orain arteko zenbakiak askotarikoak dira: esaterako, 1988ko foru agindu batek dio hamabost haur behar direla herrietan, eta hogei Iruñerrian. Bada, aitzitik, bestelakoa dioen araua bat: landa inguruetan aski da bost umerekin.

Zehaztapen txikia dago oraingoz. Otsailaren 1ean hezkuntza komunitateari jakinaraziko dio gobernuak egon egonen dela D ereduan izena emateko aukera, zonaldea edozein dela ere, eta orduantxe eginen ditu publiko datu gehiago ere.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Eguneraketa berriak daude