Nafarroa Euskal Epikan. Olerkizketa bere azken liburua aurkeztu zuen Patxi Zabaleta idazle eta politikariak iragan asteartean, Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiaren egoitzan, “Iruñeko euskalgintzako erakunderik zaharrena delako eta Arturo Campionen garrantzia eta eragina” aitortzeko.
Zabaletak azaldu zuenez, liburuak badu bere obraren antologia kutsua eta Nafarroa euskal iruditerian zer den aztertu nahi izan du, hamaika hausnarketa eta poemen bidez. “Euskal iruditeriari ekarpena” egin nahi dio, Nafarroatik begiratuta eta Euskal Herria aintzat hartu duten idazleei “kritika eginez”. Hor hartzen du zentzua tituluaren bigarren zatiak, Olerkizketa. Bere esanetan, epikaren generoak fama txarra du eta horregatik euskal idazle on batek baino gehiagok ez dio bere olerkigintzari epika deitu, baina epika da, “herriek epikan bilatzen dituzte maiz beren nortasuna aitortzeko, baieztatzeko, aldarrikatzeko eta goraipatzeko aukera eta argudioak”.
Alde horretatik ikuspegi oso desberdineko idazleen lanak aipatzen eta aztertzen ditu Olerkizketa-ri ekiteko, hala nola, Gabriel Aresti, Orixe, Salbatore Mitxelena edo Xabier Lete. Arestiren “Aitaren Etxea defendatuko dut” poema epikotzat jotzen du, eta berak kritika egiten dio esanez “Ondorengoen etxea defendatuko dut”. Herri batek, herri izateko, kontzientzia bat behar duela dio idazleak eta hori iruditeriaren bidez lantzen dela. Batez ere olerkigintza bidez, baina baita prosaz ere, 69 kapitulutan jorratzen ditu euskal iruditeriaren gai ugari, hala nola herria, baserria, hiria, euskara, lurraldetasuna, historia edota ETA.
Aurkezpenean azaldu zuenez, “Nafarroari bere iruditeria guztiak ematen dio nazio izaera eta alor horretan ere bada borroka ezkuturik”, esate baterako Bizkaiarekin: “Bizkaitar bati galdetzen badiozu Bizkaia nola sortu zen, seguruenik aipatuko dizu Jaun Zuriaren mitoa, baina Bizkaia Nafarroako Erresumaren zatiketatik sortu zen”, 1076ko ekainaren 4an Santxo IV.ena erregea Peñalengo amildegitik behera bota zuenean bere anaiak. “Hor zatitu zen egiazki Nafarroako Erresuma, eta beraz Peñalen bada gure lurraldetasunaren ikur, inork ez du aipatzen, baina orduan hartu zuen erresumaren erdia Gaztelak. Amaiur eta Orreaga gogoratzen badira, zergatik Peñalen ez?”. “Peñalengo nazio-lotsa” olerkian jorratzen du gaia.
Bere aburuz, irudi historizistei ere kontra egin nahi izan die, liburuaren hitzaurrean dioen bezala: “Aipatu beharrekoa iruditzen zait beti ere, euskal historiografia maiz historizismoan amildu izan dela”. Hori gertatu da, dionez, alboko bi estatuen historiografiaren erasoei erantzun nahi izan zaielako, baina “historia ez da agindua eta ezin du edo ez dezake etorkizuna behartu; horrela balitz, askatasuna ezabatua gertatuko bailitzateke”.
Bere lanean iragana eta iruditeria jorratzen baditu ere, batez ere etorkizunera begiratzeko dela azaltzen du Zabaletak. Euskal epikak bere eboluzioa izan duela, “XX. mendeko 'arkadianismotik' kale estetikara igaro beharra zeukala eta urrats hori euskal literaturarekin batera eman zuela”. Salbatore Mitxelena, Lizardi, Labegerie, Lete, Monzon, Artze aipatzen ditu besteak beste ibilbide baten erakusgarri: “Haien letrekin hunkitu ginen; baina aitor dezagun, txapela kenduta, Euskal Rock gogor eta estridenteak estali egin dituela beste guztien zauri gaineko ukenduak, zapiak, zatarrak eta perakak”.
Nafarroa izan da politikari eta idazle nafarraren ardatzetakoa bizitzan eta hemen ere Nafarroarekin bukatzen du: “Euskal Herriaren bidaian Nafarroa ez da episodio bat; ezta ere Euskal Herriaren epopeia; edo euskal epopeiako une bat. Alderantziz, Euskal Herriari nazio eta estatu zentzua ematen diona da Nafarroa; beraz, Euskal Herriko epikaren norabidea markatzen duena”.
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
Orain denak aita santua baino frantziskotarrago bihurtu zaizkigunez, komeni da gogoratzea gure klasiko ez-sotanadunez. XVII. mendean izan zen bat, haren grazia zen Arnaut Oihenart. Eta ezin gaitezkeenez murgildu haren lan guztietan, gaur goretsiko dugu O.ten gaztaroa... [+]