ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 07a

N-121-A errepidean bide mozketa Beran Nazioarteko ibilbidean dabiltzan kamioiak desbideratzea eskatzeko

  • Alkateen deiari erantzunez, ortzirale iluntzean (otsailak 28) jendetza bildu da Beran errepidea moztu eta nazioarteko garraioan dabiltzan kamioiak N-121-A errepidetik desbideratzea eskatzeko. Eskaera, lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuari zuzendu diote. «Betegarria» dela diote alkateek, dagoeneko badirelako antzeko desbideratzeak indarrean dituzten errepide batzuk Katalunian eta Errioxan.

Erran .eus @erran_eus
2020ko martxoaren 02a
Albiste hau Erran .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Argazkia: Ahotsa.info.

Errepide mozketaren ondotik, alkateek ez dute geldirik egoteko asmorik: «epe erdira mugimendua antolatzeko asmoa dugu», dio Baztango Joseba Otondok eta Doneztebeko Xanti Utergak, berriz, «aldaketarik ez badago, bertze ekintza batzuk izanen direla» baieztatu du.

Berako Aitor Elexpuruk dioen bezala, «gure eskakizunak agenda politikoan egon daitezen» errepide mozketak, hitzaldiak eta hainbat kanpaina egiteko asmoa dute. Hurrengo errepide mozketa martxoaren 13an Uharten eginen dutela argitu du Igantziko Juankar Unanuak. Sunbillako Amets Indak, bere aldetik, «emaitzak epe luzera begira lortuko direla» nabarmendu du baina «beharrezkoa» ikusten du «lanean segitzea, orain eta gero».

Albiste hau Erran .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Arriskua N-121-A errepidean  |  Garraioa  |  Nafarroa

Arriskua N-121-A errepidean kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude