N-121-A errepidean droneak erabiltzen hasi da Foruzaingoa, "arau-hausteak detektatzeko eta zigortzeko"

  • Trafiko eta Bide Segurtasuneko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 01an - 12:30
Foruzaingoak airez hartutako irudia. Argazkia: euskalerria.eus.

Foruzaingoak azaldu duenez, "arrisku gune jakin batzuk nabarmentzen dira, non marra jarraituek aurreratzea debekatzen duten, aurrez aurre talka egiteko arriskua dagoelako".

Bigarren fasea abiatuta, trafiko ugaritzea antzeman da, eta horrek istripu arriskua dakar. Aurreko faseekin bat egin zuten asteetan trafikoa murriztu zen.

Droneak hainbat motatako polizia ekintzetarako erabiltzen ari dira, eta orain bide segurtasurena ere bideratu dituzte, “erabiltzaileak arriskuan jartzen dituzten baimendu gabeko jokabideak detektatzeko eta zigortzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arriskua N-121-A errepidean
2021-06-24 | ARGIA
3.000 sinadura hamar egunetan, kamioiak N-121-A errepidetik atera ditzatela eskatzeko

Belateko tunela igarotzen duen N-121-A errepidearen inguruan sorturiko herri plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu du kamioien trafikoa Leitzarango autobiatik desbideratu dezala. ikerketa bat egin du eta 2020an istripu hilgarrien %25 errepide horretan gertatu zen.


Kamioientzako bidesariak jarriko ditu Nafarroako Gobernuak N-121-A errepidean

33 lagunek galdu dute bizia Irun eta Iruñea batzen dituen errepidean hamar urtean. Horrez gain 300 izan dira bertan gertatutako istripuetan zaurituak. Bortzirietako hainbat herritarren protesten ondoren, Nafarroako Gobernuak kamioiei bidesariak jartzeko erabakia hartu du.


2020-03-11 | Hainbat egile*
N-121-A: konponbideekiko engaiamendua edo arduragabekeriaz jokatzea

Pasa den igandean, martxoaren 1ean, Javier Remírez Apesteguía Nafarroako Lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilariak. eta Bernardo Ciriza Pérez Lurralde-Kohesioko Kontseilariak, nolabaiteko harridura sortu... [+]


2020-03-10 | Erran .eus
Martxoaren 15ean eginen dute Uharten N-121-A errepideko bide-segurtasuna hobetzeko eskatuz hurrengo protesta

Otsailaren 28an Beran egindako mobilizazioaren ondotik, hurrengoa Uharten eginen dute. Hasieran, ortziralean egitekoa bazen ere, azkenean, igandean, martxoak 15, eginen da, 19:00etatik 20:00etara.


2020-03-02 | Erran .eus
N-121-A errepidean bide mozketa Beran Nazioarteko ibilbidean dabiltzan kamioiak desbideratzea eskatzeko

Alkateen deiari erantzunez, ortzirale iluntzean (otsailak 28) jendetza bildu da Beran errepidea moztu eta nazioarteko garraioan dabiltzan kamioiak N-121-A errepidetik desbideratzea eskatzeko. Eskaera, lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuari zuzendu diote... [+]


Eguneraketa berriak daude