Musika, poesia eta dantza Errobiko festibalean

  • Uztailaren 23, 24 eta 25ean izango da jaialdia Itsasuko anitz txokotan. Besteak beste, Maddi Oihenart, Suapartak, Nicolas Nageotte eta Beñat Achiary arituko dira.


2015eko uztailaren 21ean - 15:24
Kalean, aretoan, baita basoan ere izango du tokia Errobiko festibalak. Argazkia: Cristian Martinez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Dantzak, poesiak, musika klasikoak, munduko hainbat musika tradizionalek… izango dute tokia Itsasun. Sormen artistikoaren inguruko eztabaidak ere antolatuko dituzte, baita erakusketak ere. Juan Kruz Igerabidek saio bereziak prestatuko ditu haurrentzat eta inguruko basoetan murgilduko dira. Bestalde, Euskal Herriko eta inguruetako artista ez hain ezagunak gonbidatu dituzte.

Errobiko festibalaren egitarau osoa duzue www.errobiofestibala.fr webgunean.  


Eguneraketa berriak daude