Musika elektronikoa, 4.000 hiztuneko menik hizkuntza salbatzen saiatzeko

  • Beni Fadi da bere izen artistikoa, Senegal hego-ekialdekoa da eta menik hizkuntzan musika elektronikoa egiten hasi da. Duela hogei urteko datuen arabera, 3.375 lagunek hitz egiten dute hizkuntza hau, ordutik ez da berriro zenbatu eta desagertzeko zori-zorian dago. "Zerbait egin behar nuen gure hizkuntza salbatzen saiatzeko", titulatu du The Guardian egunkariak artista honi buruzko pieza. Nazioarteko hedabideen arreta bereganatu duela ikusita, salatzen du frantziarrek bere herriari hizkuntza inposatu zietela eta menik-a eskoletan debekatu zutela.

Beni Fadi, youtubeko bere bideo baten kaptura.

2022ko ekainaren 17an - 12:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Benoît Fader Keita da bere egiazko izena, 36 urte ditu eta Senegal hego-ekialdeko gutxitutako herri bateko kide da. Bere ama hizkuntza, menik-a Unescok hilzorian diren 2.500 hizkuntzen zerrenda beltzean sartua du. Bandafassi du izena herri honetako herri nagusiak.

Nolabait, bere historiak nazioarteko hedabide zenbaiten arreta deitu du: The Guardian, Washington Post eta Courrier International-eko lotura hauek horren adibide.

Bandafassi Senegaleko hego ekialdean dago.

Keitak The Guardian-en kontatu du Dakar Senegalgo hiriburura joan zenean ikasketak egitera, erabat harritu zela inork ez zuelako bere herriaren berririk. "Inork ez zuen nire hizkuntza hitz egiten. Inork ez zekien ezer menik-oi buruz, jendearen gehiengoak ez zekien existitzen ginenik ere. Gure herrialdean bertan gertatzen ari zen hori eta horrek bultzatu ninduen kontzientzia hartzera eta zerbait egin nahi izatera".

Reggaetik elektronikara

Hasieran reggaea egiten hasi bazen ere, elektronika egiten du azken urteetan. Arrakasta izan du, gainera, bere herrialdean. Lau kantuko EP bat argitaratu du Electrafique eta RISE zigiluekin. Farkoko hitzak kamaleoi esan nahi du menik hizkuntzan. Hori da diskoaren izenburua.

Electrafrique kolektiboko sortzaileetako batek ondorengoa dio The Guardian-en: "Bere jaioterrira joan nintzen 2020an eta berehala ukitu ninduen bere historiak eta egiten saiatzen ari zenak. Asko gustatu zitzaidan ahotsaren moldakortasuna".

Frantzia beren hizkuntza desagerraraztearen arduradun

Gorago aipatu dugun bezala, Fader Keitak nazioarteko hedabide askoren arreta deitu du. Washington Post-ek egindako bideo-erreportajean frantziarrek bere herriari eginiko erasoak salatzen ditu. "Frantziarrak ez ziren gai gure herriaren izena ongi esateko, menik, eta beraz, bedik izena jarri ziguten. (...) Garai haietan eskolan ezin genuen gure hizkuntza hitz egin, soilik frantsesa", salatzen du.

Erreportajearen amaieran hizkuntza zapalkuntza nola ikusten duen jaso dute: "Zure hizkuntza galtzen baduzu eta beste baten trukean, bigarren hizkuntza edo kultura horren esklabo izango zara. Ni ez nago derrigortua hizkuntza aldatzera nire ideiak azaltzeko. Horregatik, nire hizkuntzari eustea bilakatu da nire bizitzako gauzarik garrantzitsuena".

Azpian Washington Posteko erreportajea.

Jarraian bere zenbait kantu:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Hasi dira Higa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketak, Gasteizen

Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-05-26 | Mara Altuna Díaz
Gaskoia, euskaldunen oihartzun isildua

Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.

Okzitanian, joan den... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude