Frankismoko lau biktimak kereila aurkeztu dute Jesus Muñecas guardia zibilaren kontra

  • 1976an Antiguako (Donostia) Guardia Zibilaren kuartelean sufritutako torturak salatu dituzte Arantxa Markaide, Aitor Aramaio eta Mikel eta Josu Arrizabalagak.


2019ko martxoaren 07an - 10:42
Jesus Muñecas Guardia Zibileko kapitain ohiak otsailaren 23ko estatu kolpean parte hartu zuen.

Donostiako epaitegietan aurkeztu dituzte Muñecas kapitainaren aurkako kereilak, Frankismoko krimenen aurkako euskal plataformako kideek lagunduta.

1976ko apirilean atxilotu zituen Guardia Zibilak, Arrasaten eta Ondarroan. Hiru eta sei egun artean eman zituzten atxiloturik.

Tolosako epaitegian, beste sei salaketa

Frankismoaren sei biktimen tortura salaketak 1975ean eta 1976an Jesus Muñecas Aguilar kapitainak eta beste guardia zibil batzuek egindako torturen sei testigantza aurkeztu zituzten urtarrilean Tolosako epaitegian. Amparo Arangoa zenaren testigantza izan da horietako bat, bere nebak aurkeztu du. Elixabete Nosellas, Jokin Sarasola, Martín José Zabaleta, Juan Goñi eta José Begiristain ere han izan dira euren lekukotza aurkezten, Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren plataformak babestuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude