1976an Antiguako (Donostia) Guardia Zibilaren kuartelean sufritutako torturak salatu dituzte Arantxa Markaide, Aitor Aramaio eta Mikel eta Josu Arrizabalagak.
Donostiako epaitegietan aurkeztu dituzte Muñecas kapitainaren aurkako kereilak, Frankismoko krimenen aurkako euskal plataformako kideek lagunduta.
1976ko apirilean atxilotu zituen Guardia Zibilak, Arrasaten eta Ondarroan. Hiru eta sei egun artean eman zituzten atxiloturik.
Tolosako 6 salaketen ostean, Donostian beste 4 kereila aurkeztuko dituzte Muñecas guardia zibilaren aurka, pairatutako torturengatik. Ez dute tortura aitortzen eta gainera kondekoratu egin zuten Muñecas eta ez dago saria kentzeko asmorik. Justizia eske beraiekin batu gara pic.twitter.com/CIHq453FpP
— Marian (@marianbeitia) 2019(e)ko martxoaren 6(a)
Tolosako epaitegian, beste sei salaketa
Frankismoaren sei biktimen tortura salaketak 1975ean eta 1976an Jesus Muñecas Aguilar kapitainak eta beste guardia zibil batzuek egindako torturen sei testigantza aurkeztu zituzten urtarrilean Tolosako epaitegian. Amparo Arangoa zenaren testigantza izan da horietako bat, bere nebak aurkeztu du. Elixabete Nosellas, Jokin Sarasola, Martín José Zabaleta, Juan Goñi eta José Begiristain ere han izan dira euren lekukotza aurkezten, Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren plataformak babestuta.