Munduko Foro Sozialak martxa birtual erraldoia egingo du, 20 urte geroago

  • 2001ean egin zen bestelako mundu bat posible dela aldarrikatzeko foroaren lehen edizioa, Brasilgo Porto Alegre hirian. Aurten, pandemiaren eraginez, modu birtualean antolatu dituzte ekimenak eta hitzaldiak, urtarrilaren 23tik 31ra.


2021eko urtarrilaren 21an - 16:50

Duela 20 urte 20.000 lagun baino gehiago elkartu ziren Munduko Foro Soziala (MFS) deituriko lehen ekitaldian. Davosen munduko elite ekonomikoak egin ohi duen foro neoliberalari erantzun eta “beste mundu bat posible dela” aldarrikatzeko. Geroztik beste hamahiru aldiz elkartu dira mundu osoko kolektibo eta eragileak espazio horretan, agintean den sistematik at alternatibak eraikitzen saiatzeko. Aurten, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, ezin izango da ekitaldi masiborik egin fisikoki, eta teknologia berrien eta sareen abantailak probestu dituzte edizio birtuala antolatzeko.

2021ean berriz elkartzeko beharra oso garbi izan dute foroaren bideratzaileek, “testuinguru zaila” izanagatik ere, “gizakiek eragindako hondamendi ekologiko eta klimatiko gero eta handiagoak” ikusten ari garelako eta horri lotuta daudelako pandemiak eta emergentzia demokratikoak. Helburu gisa jarri dute MSFren dinamika hobetzea borroka sozialak gehiago artikulatu eta eragin politiko handiagoa izateko, besteak beste. Gainera, edizio birtual horrek, Mexikon egingo den hurrengoari bidea irekitzeko balioko luke.

Ostegun honetan, internetez mundu osoarentzat egindako prentsaurreko baten bidez azaldu dute egitaraua. 2021eko MSF martxa birtual erraldoi batekin hasiko da urtarrilaren 23an, “eskubideen, justiziaren, demokraziaren eta bizigarritasunaren alde”; horretarako, sare sozialak bideo laburrez “gainezka” jarri nahi dituzte, ekitaldi eta proposamen artistiko, kultural eta lokalen bidez.

Hurrengo egunetan, hainbat espazio tematikotan banatutako eztabaidak sustatuko dituzte parte-hartzaileek: bakea eta gerra; justizia ekonomikoa; hezkuntza, komunikazioa eta kultura; feminismoa, gizartea eta aniztasuna; jatorrizko eta garai bateko herriak; demokrazia; justizia soziala; klima, ekologia eta ingurumena.

Horrez gain, asanblada autogestionatuak ere egingo dira, ekintza kolektibo bateratuak sustatzeko. Eta azken egunean, urtarrilaren 31n, asanbladetatik ateratako ondorioak azalduko dituzte Ágora gunean.

Bai martxa birtualean zein gainerako espazioetan parte hartzeko, izena MSFren webgunean bertan eman daiteke, eta informazio eta argibide guztiak ageri dira bertan hainbat hizkuntzatan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altermundialismoa
Hirigintza-antolaketan bizikleta bideak sartzeko kanpaina abiatu du Bizi-k

Frantziako Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluak dio hiribideen berritze orok bizikletaz ibiltzeko antolaketak barnebildu behar dituela. Betebehar hori betetzen ez duten Herriko Etxeak identifikatzeko deia luzatu die Bizi talde ekologistak herritarrei.


2023-10-25 | ARGIA
Pello Zubiriaren ‘Planeta Prekarioan’ liburua argitaratu du ARGIAk, XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]


2023-10-10 | Euskal Irratiak
Euskal Herria Burujabe ekitaldian maila lokalean eragiteko deia luzatu du Bizik

Metamorfosia ekologiko eta soziala bultzatzen duten alternatiben erakusleiho bat Baionan. Euskal Herria "burujabe, solidario eta iraunkorraren" aldeko ekimena ospatu du Bizi mugimendu ekologistak asteburuan, Lapurdiko hiriburuan. Parte hartze kopuruak antolatzaileek... [+]


Klima larrialdiari aurre egiteko alternatiben eta gogoeten topaleku izanen da Baiona asteburuan

Euskal Herria Burujabe "festa herrikoi eta ekintzailea" antolatzen ibili da Bizi! mugimendu ekologista, lurralde "jasangarri, solidario eta burujabea" osatzen duten alternatiben ezagutzeko asmoz.


2023-09-21 | Euskal Irratiak
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan

2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude