Munduko arrain ekoizpena, jasangarritasunaren mugara iristear

  • Abisu larria eman du Nazio Batuetako Elikagaien eta Nekazaritzaren erakundeak, FAOk, bi urtean behin kaleratzen duen munduko arrain ekoizpenari buruzko azterketan: jasangarritasunaren mugara hurbiltzen ari gara. Arrantzaguneen %90 agortuta edo gehiegi ustiatuta dago, eta 2025era bitartean produkzioa %17 handituko dela aurreikusten da.


2016ko uztailaren 8an - 15:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

FAOren arabera, arrantzaren gehiegizko ustiapena hirukoiztu egin da 70eko hamarkadatik hona, eta bereziki kezkagarria da Mediterraneoko eta Itsaso Beltzeko zenbait eremutan. Erakundeko Arrantza Arloko zuzendari Manuel Barange-ren esanetan, “seguruenik oso gertu gaude itsasotik atera dezakegunaren erabateko mugatik”.

Hori bai, itsasoko arrantzaren tamaina azken urteetan egonkortu egin dela dio Barangek, arrain hazkuntzak izandako gorakada eskergaren eraginez. Izan ere, aurreikusita dago 2021erako horixe izango dela arrain iturri nagusia. “Hori dela eta, ez dugu espero basa-arrainen arrantza asko haziko denik datozen urteetan”.

Manuel Barangek begi onez ikusten du arrain hazkuntzaren gorakada, “2050ean 9.000 milioi pertsona baino gehiago elikatzeko erronkari begira dena izango baita eskertzekoa”. Aldiz, gobernuz kanpoko hainbat erakundek kezka agertu dute arrain ekoizpen mota horrek izan ditzakeen eraginak direla eta: espezie inbaditzaileak, parasitoak, bestelako gaitzak…

“Etxaldeek” okupatzen duten lekua ere izan behar da kontuan. Esaterako, kalkulatzen da izkira haztegiak ezartzearen ondorioz hiru milioi hektarea hezegune hondatu direla mundu osoko itsasertzetan.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
2024ko abenduaren 11
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.