Irailaren 29an Errenterian izango da aurtengo Bizipoza jaia. Egitarau zabalaz gain, Bizipozak biltzen dituen 33 elkarteak ezagutzeko aukera izango da, familiei zuzendutako Piko-piko jolasaren bidez.
Aurtengoa hirugarren Bizipoza jaia izango da, lehena Usurbilen egin zuten 2016an, eta bigarrena Derion iaz. Bizipoza jaia antolatzerakoan, egingo den inguruko elkarteek ekimen eta protagonismo berezia izatea dute asmoa, eta aurtengoan Juneren Hegoak eta Mindara elkarteen txanda izango da. Juneren Hegoak gaixotasunen bat duten haurren eta haien familiei baliabideak eskaini nahi dizkie eta Mindarak aniztasun funtzionala duten pertsonak artatzen ditu.
Kartelean irakur daiteke egun osoko egitaraua:
Jairako boluntario bila
Egun osoko jaia aurrera ateratzeko 177 boluntarioren beharra aurreikusi dute. Oarsoaldeko herritarrei dei egin diete, laguntzeko. Bizipoza webgunean aukera dago boluntario gisa izena emateko, eta baita egitaraurako ekintzaren bat eskaintzeko ere.
33 elkarte hauek biltzen ditu Bizipozak
Haur eta familien ongizatea bultzatzen duten 33 elkarteren bilgunea da Bizipoza elkartea, "mundua guztiontzat beharko luke" lemapean. Balio hauek dituzte oinarri: euskara izatea euren arte hizkuntza ardatza, auzolana, elkartasuna, bizipoza. Hauek dira Bizipoza sareko elkarteak:
Bizipoza elkartearen bazkideak
Bizipoza elkartearen sorburua Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ezagun egin duten Irrien Lagunak Klubari dago lotua. Irrien Lagunak Kluba osatzen dute Katxiporreta pailazo taldeak, Elkar argitaletxeak eta Berria egunkariak. Egun, ordea, Bizipoza elkartea bazkidez eta boluntario sareaz osatua dago.
Hauek dira bazkideak:
Hauek dira boluntarioak:
Erronkariko ikastetxera doazen 84 ikasleek eskolara joateko ibilbide segurua dute joan den astetik, bidean egin dituzten obrei esker. Eskolara oinez edota bizikletan joateak dituen onura ugariak nabarmendu ohi ditugu, baina horretarako prestatuta al daude gure hiri eta herriak?
“Edoskitzeko unea oso mingarria zen; zauriak nituen titi buruetan, Urrek etengabe negar egiten zuen, hartu eta askatzen zuen, zailtasun handiak zituen”; Andere Ormazabalenak dira hitzak, haurrak mihi-haria zuen eta edoskitzearen lehenengo momentutik zailtasunak izan... [+]
Indarkeria matxista dagoen etxe batean, nolako errealitatea bizi dute seme-alabek? Haur horien azalean jarri da bat baino gehiago, Asun Casasola ipuin lehiaketan parte hartzeko, eta errelato gogorrak utzi dituzte. “Indarkeria matxistari buruz idazten jartzeak gauza asko... [+]