Mundua ez da amaitu, zapatisten borroka ere ez


2013ko urtarrilaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
40.000 zapatista bildu ziren Chiapaseko San Cristobal de las Casas-en. Arg.: AP Photo/Ivan Castaneira 40.000 zapatista bildu ziren Chiapaseko San Cristobal de las Casas-en. Arg.: AP Photo/Ivan Castaneira
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Isilik egin zuten ibilbidea, baina “Entzun al duzue?” galdetu zien Marcos komandante-ordeak hedabideei, mobilizazio hura ikusteko ez, baizik eta “munduaren amaiera” filmatzeko Mexikoko txoko ahaztu horretara ludi guztitik hurreratuak.

Chiapaseko komunitate indigenek bazterkeria jasaten segitzen dute eta EZLNk dio orain arteko Mexikoko gobernuek ez dutela errespetatu 1996an haiekin sinaturiko ituna. Ia bi hamarkada geroago, berriz ere milaka indigena zapatistek ezustean harrapatu dituzte herrialde hartako agintariak, eta Mexikoko Kongresuak PRIren Gobernuari eskatu dio itun hura errespetatu dezala.


Eguneraketa berriak daude