“Mugikorra ez duen haurra baztertuta geratzen da, lagun guztiek smartphonea dutelako Lehen Hezkuntzan”

  • Smartphonea eta sare sozialak erabiltzen hasten diren haurrak –egoki erabiltzeko nahikoa heldutasunik gabe– gero eta gazteagoak direla, helduentzat diren bideojokoetan eta online apustuetan nerabeak dabiltzala eta heziketa digitala falta dela ohartarazi dute.


2021eko azaroaren 02an - 14:11
Azken eguneraketa: 15:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Smartphone bat oparitzeko gomendatutako adina 14 eta 16 urte bitartekoa da, gaztearen heldutasunaren arabera, baina askotan jaunartzeetan oparitzen da, 9 urterekin. Sare sozialekin berdin, horietan aritzeko gutxieneko adina 13 urte da, baina Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako haurrek jada TikTok-en kontuak dituzte. Familiak ados jartzea gomendatzen dugu, mugikorra adin berarekin izan dezaten gehienek, bazterketa larria ikusten hasi baikara gomendatutako irizpideak jarraitzen dituzten haurren artean: lagun guztiak smartphonea erabiliz jartzen dira elkarrekin harremanetan Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetan".

Julen Linazasoro Macsonrisas-eko kidearen hitzak dira. Heziketa digitala ardatz, Hego Euskal Herriko eta Zaragozako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 800 prestakuntza saio baino gehiago eman zituzten iazko ikasturtean, eta ondorio kezkagarriak biltzen dituen txostena atera dute.

Lehen Hezkuntzan, 18 urtetik gorako jolasetan

Itxialdiaren ondoren, Lehen Hezkuntzan smartphone, sare sozial eta online jokoen erabilera asko handitu dela ikusi dute. “Erabileraren adinaren beherakada hori ez da soilik konfinamenduaren ondorioa, aurreko ikasturtean antzeko zerbait nabaritu baikenuen, baina konfinamenduak eragin handia izan du”.

Lehen Hezkuntzan, gehienak euren adinerako oraindik gomendatuta ez dauden jokoetan ibiltzen direla ohartarazi dute, askotan 16 edo 18 urtetik gorakoentzat gomendatutako jolasetan.

Txostenak dio eduki askoren aurrean babesgabe daudela eta oraindik tresna horiek modu kontzientean erabiltzeko heldutasun nahikorik ez dutela, ezta tresna horiek modu seguruan eta pribatuan erabiltzeko behar den prestakuntza ere.

Bigarren hezkuntzan, pantaila aurrean iltzatuta

Bigarren hezkuntzan, joera indartu baino ez da egiten. "Nerabe gehienek ez dute inolako erreparorik esateko pantailak egunero 4 ordu eta asteburuetan 5-7 ordu erabiltzen dituztela". Irakasleak oso kezkatuta daudela nabarmendu du txostenak, mendekotasun koadroak hauteman dituztelako, eta mutilen artean pornografiarekiko obsesioa ere bai.

Sare sozialak, WhatsApp batez ere, inkontzienteki eta sarri modu kaotikoan erabiltzen dituztela diote: "Oso ohikoa da WhatsAppean 20 talde baino gehiago dituzte nerabeak aurkitzea". Eta beste kezka bat: nerabe askok online apustuak egiten dituzte.

Teknologiaren erabileraren inguruko ezjakintasun orokorra antzematen du macsonrisas-ek: "Familiei iruditzen zaien arren nerabeek asko kontrolatzen dutela, errealitatea da oso modu oinarrizkoan erabiltzen dutela eta ez dakitela modu sakonagoan erabiltzen".

Nerabe askok isilean delitu digital asko jasaten dituztela azpimarratu dute, eta komunikazio digitalean jarrera toxikoen gorakada handia dela: iruzkin toxikoen, eraso digitalen eta bikotekidea digitalki kontrolatzearen normalizazioa.

Azkenik, gazteak "ez dira jabetzen sare sozialetan eta interneten argitaratzen duten guztiak etorkizunean izan dezakeen eraginaz, eta askok inolako filtrorik gabe partekatzen dituzte gauzak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2025-10-03 | Sustatu
Zerk hartu duen euskal eremua Twitterren (spoiler: ultraeskuina da)

Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-09-26 | Sustatu
Euskal Herritik haratago, Pirinioak eta gehiago Mendiak aplikazioan

Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-19 | Sustatu
Signal: mezularitza eta argazkigintza seguru eta pribatua, euskaraz

Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien arabera, erabilpen txikia du... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Whatsapp mezuak enkriptatzeak ez luke zentzurik Europak kontrolerako lege hau onartzen badu

Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Sustatu
Tea app: emakumezkoen online segurtasunerako behar zuen tresna desastre bilakatu da

Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]


Teknologia
Lehen mugikor adimentsua

Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.

Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]


Sare sozialetatik ihes egin duten gazteak: "Saturatuta bukatu nuen"

Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude