Mugako pasabideen itxiera salatu dute Lizarietan

  • Euskal Herrian mugarik ez! lelopean, pasabideen itxiera salatu dute 200 pertsona inguruk Lizarietako lepoan. EH Baik eta EH Bilduk deitu dute protesta eta alderdi horietako hautetsi, parlamentari eta ordezkari politikoak bertaratu dira. Sara, Etxalar, Bera, Zugarramurdi eta Urruñako alkateak ere izan dira bertan, besteak beste.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 15an - 11:24
Argazkia: Ttipi-ttapa / erran.eus.

Igandean egindako protestan, “Europar akordioek babesten duten herritarren mugimendu askatasuna ez dela betetzen ari” nabarmendu du Pernando Barrena europarlamentariak eta bide beretik Nikolaks Blain EH Baiko bozeramaileak “terrorismoaren kontrako aitzakiapean hesi batzuk inposatzen dizkigutela” salatu du. Izan ere, urtarrilaren 14an Frantziako gobernuak pasabideak ixtea erabaki zuen “terrorismoaren aurkako borroka” argudiatuta.

Honek, mugaren bi aldeetako jendearengan dituen eraginak azaleratu ditu. “Gure egunerokotasunean ondorio zuzenak dituzte. Gure bizitzen egunerokoa eta usaiak zapaltzen dituzte”. “Jendeak ez du ulertzen nola borrokatzen den terrorismoa zortzi muga itxita gainontzekoak irekita daudelarik”.

Alderdi abertzaleek sinadura bilketa abiatu dute “pasabideak berriz irekitzea eta dispositibo militar eta poliziala altxatzea exijitzeko” eta dagoeneko 1.200 sinadura baino gehiago lortu dituzte. “Zentralismoaren aitzinean, inoiz baino behar handiagoa sentitzen dugu nazio eta herri bezala bizitzeko, erabakitzeko eta, baliabide eta tresnak indartzeko”, adierazi zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Muga Politika
2024-04-25 | Gedar
Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko du Espainiko Gobernuak Alborango irlatxoan

Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.


2023-12-20 | Hala Bedi
Europako Migrazio eta Asilo Itunak pertsona migratzaileen aurkako praktikak legeztatuko dituela salatu dute

Datozen egunetan onartu nahi du Europar Batasunak Migrazio eta Asiloaren Ituna. Bachué elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Amnistia Internacional itunaren aurka agertu dira eta elkarretaratzea ere egin dute protesta gisa, Gobernu Ordezkariordetzaren aurrean.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Frantziak migratzaileak legez kanpo kanporatzen dituela ebatzi du Europako Auzitegiak

Irailaren 21eko ebazpenak dio europarra ez denak epe jakin bat duela lurraldea bere borondatez uzteko, eta Frantziak ez du hori betetzen.


Eguneraketa berriak daude