Montehermosok eta EHUk elkarlanean dihardute sorkuntza arloko azken joeren zabalkundea bultzatzeko, eta 2021ean Miguel Alejos, Jugatx Astorkia, Gaspar Aviles eta Rocio Agudoren proiektuak ikusgai izango dira Kulturunean.
Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan, Montehermoso kulturuneak Miguel Alejos, Jugatx Astorkia, Gaspar Aviles eta Rocio Agudoren proiektuak aukeratu ditu EHUrekin batera egiten duen deialdian.
Deialdiaren helburua da etorkizunean, artista horiek profesional bihurtzen direnean, lanean erabili beharko dituzten espazioak eta tresnak eskura jartzea. Hortaz, 2018an hasitako bideari jarraituz, aukeratutako proiektuak Jovellanos aretoan erakutsiko dira, banaka, 2021ean. Horrez gain, 900 euro ordainduko zaio artista bakoitzari aurkezpenagatik, eta banakako katalogoa egingo zaie.
Guztira, 26 proiektu jaso dira deialdian, eta horietatik lau aukeratu ditu hautaketa-batzordeak; Cristina Arrazola-Oñate deialdiaren komisarioak, Edurne Gonzalez Arte Ederren Fakultateko kultur zabalpenerako dekanordeak, Arantza Lauzirika Arte Ederren Fakultateko dekanoak, eta Luis Maria Pascual Montehermoso Kulturuneko kideak osatu dute batzordea.
Formas de aproximación, Miguel Alejos
Proposamena Formas de aproximación izeneko lanetan oinarritzen da; irudia-bideoa-instalazioa. Hurbiltzea, esperientzia estetikoan materialarekin erlazionatzeko modu gisa. Hainbat lan bideografikoren bitartez, artistak aztertu egiten ditu zoomaren ahalmenak eta esanahia; hau da, zinema-irudiaren bitartez artxibo edo espazioetara hurbiltzeko ekintza, hala nola argazkietara eta objektu zein espazio arkitektonikoetara.
Irudiaren, narratibitatearen eta pertzepzioaren inguruko esperimentazio eta ikerketa prozesua da. Erreferentzia ezabatu nahi da, eta, nolabait, ikuslearen begirada eragoztea. Baina, aldi berean, gorputzaren nahi bat dago, irudia ukitzeko, eta pixelera eta irudiaren mamira iristeko nahia.
Impr pant, Jugatx Astorkia
Proiektuak irudi digitalaren eta analogikoaren arteko hibridazioa ikertzen du, eta eraldatzeko moduari buruzko hausnarketa egiten. Irudiaren osaera (kimikoa edo bitarra), eraldaketa (analogikoa edo digitala) eta prozesua aztertuta, artistak hainbat galdera egiten ditu: Zein da irudi bakarrak izan dezakeen izaera? Zenbateraino erreproduzitu daiteke irudi berdina? Zer alde dago irudi kimiko edo bitarra sortzean? Nola gurutza daitezke eraldaketa prozesu analogiko eta digitalak? Proiektuak ideia horiek guztiak zalantzan jarri eta horietan sakontzen du.
Campeones del mundo, Gaspar Aviles
Materiala aldatzean edo bestelako aldaketaren bat egitean beste gauza bat bihurtzen diren hainbat objektu fetitxeren arteko harremana eta elkarrizketa proposatzen du. Hau da, aldaketa horien bitartez lehen bezala funtzionatzeari uzten diote, eta beste entitate bat hartzen dutenen artekoa. Gorputzaren neurrira eginda egoteaz eta beste elementu batzuekin elkartuz gero, autonomia lortu eta beste gauza bat bilakatzeaz hitz egiten du.
Stay Focused, Rocio Agudo
Ikus-entzunezko sorkuntza proiektu honetan, artistak errepresentazioarekiko duen jakinmina askatzen du: Zerk garamatza fikzioa sortzera? Zein da errealitatearekin duen lotura? Nola errepresentatzen du pertsonak bere burua? Egileak ikus-entzunezko lengoaia hegemonikoa birplanteatzen du, eta hausnartu egiten du kameraz, subjektu gisa, eta nork bere burua eta beste pertsona batzuk grabatzeko prozesuaz.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Buztinlari talde bat biltzen da bere urteko piezen erretzearen kari. Hervék harrera egiten die bere etxean. Erretze hau Anagama deitutako labean egiten da eta 1.280 gradutara iristea da helburua. Urtean bakarrik bizi da etxe honetan. Berentzat, sugarrezko pasabide gisa... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Saio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan 90ko hamarkadan egon ziren talde batzuk entzungo ditugu eta garai hartako giroa aztertuko dugu. Horretarako Oier Etxeberria izango dugu gurekin. Oier Akauzazte taldeko kidea izan zen garai hartan eta berarekin hitz... [+]