ARGIA.eus

2020ko ekainaren 05a

Moncloaren bertsioa: "Gaurkoan ez da erreferendumik egin Katalunian"

  • Mariano Rajoyk hedabideen aurreko agerraldia egin du urriaren 1eko gertakariak baloratzeko. “Esan dezaket gaur ez dela erreferendumik egin Katalunian; gure zuzenbide estatuak indar osoz jarraitzen du”, esan du Espainiako presidenteak.

ARGIA @argia
2017ko urriaren 01a

Rajoyk zilegitasuna kendu dio Generalitateak deitutako autodeterminazio erreferendumari, eta adierazi du Kataluniako herritarren gehiengoak bizkarra eman diola deialdiari. "Eszenifikazio hutsa izan da". Espainiako presidentea hori esaten ari zen une bertsuan zabaldu da erreferendumean bozkatu dutenen kopuruaren datua: hiru milioi inguru.

Poliziaren jarduera onetsi du presidenteak, eta ez du aipamenik egin 400dik gira zaurituez eta egun osoan Kataluniako karrika eta hauteslekuetan ikusi diren bortizkeria irudiez. Espainiako polizi indarrek neurriz jokatu dutela esan du, eta gehitu du nazioarteko komunitate osoaren babesa jaso du duela Madrilek gaurkoan.

Etorkizunari dagokionez, berehalako urrats bi iragarri ditu Mariano Rajoyk: Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi guztiekin biltzea –“elkarrizketarako borondatea” beti eduki duela” esan du, izan ere–, eta bihar bertarako bere agerraldia eskatzea. Generalitateari, berriz, hartutako bidea uzteko eskatu dio, eta zeharka bada ere –ez baitu poliziaren erasoaldiaren larritasuna aitortu–, gaurko gertakarien erantzukizun osoa leporatu dio. "Bazekiten erreferenduma legez kanpokoa eta ezinekoa zela, baina ez die inporta izan".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Kataluniako erreferenduma kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude