Molotov koktelekin eraso egin diote Baionako meskitari

  • Igande gauean eraso egin diote Baionako meskitari. Gutxienez bi molotov koktel jaurti dituzte. Ez da inor zauritu eta kalte material txikiak egin dituzte.


2017ko abuztuaren 11n - 09:49
2015ean Baionako meskitaren kontra egin zituzten margoketa arrazistak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

France Bleu atariak eman du erasoaren berri. Argitaratu dituzten argazkietan erasoak eragindako kalte txikiak ikus daitezke. Meskitako kideek astelehen arratsaldean jarri dute salaketa Polizia-etxean, baina orain arte ez dute erasoaren berri publikoki eman nahi izan. Ikerketa irekita dago eta oraingoz ez dakite nor diren erasotzaileak.

Ez da Baionako meskitak jasaten duen lehen erasoa. 2015ean Charlie Hebdoren kontrako atentatuaren ostean, «Charliberté», «sales arabes» (arabiar zikinak) eta «assassins» (hiltzaileak) zioten margoketak eta gurutze gamatuak egin zituzten hainbat ezezagunek meskitan.


Islamofobia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.