Mobilizazio zikloa abiatu dute Tubacexen, 60 egunez zigortutako langilearen alde

  • Elkarretaratzea egin dute Tubacexeko langileek gaur eguerdian Laudio eta Amurrioko lantegien aurrean, enpresako zuzendaritzak langile bat 60 egunez soldata eta lanik gabe egotera zigortu duelako bajan zegoela guraso ardurak betetzeagatik.

Joan den uztaileko Tubacexen greba. Argakia: Aiaraldea.eus.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 14an - 12:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sindikatuek salatu dutenez, enpresak jarraipena egin zion langileari bajan zegoen bitartean, eta hori oso larria dela nabarmendu dute.

Gainera, azpimarratu dute beharginak medikuaren gomendioak jarraitu zituela uneoro. Gauzak hala, mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute. Otsaileko ostegun guztietan egingo dituzte protestak fabriken aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.