Mixelek bakebiderako utzitako irakaspenak

  • Konplikatua da hain hitz gutitan azaltzea Mixelek Euskal Herriko prozesuaren garapenerako utzi dituen irakaspenak. Baina bakar bat aipatu behar banu, erranen nuke, Ipar Euskal Herria/Euskal Herria eta Frantses Estatuaren arteko indar harremana eraikitzeko bidea litzatekela. Horretarako, Euskal Herrian herritarren baitan konponbidearen grina eta beharra kokatu beharra dago. Errealitate hau adostasunak eraikitzearekin eta bakoitzak egin lezakeen ekarpenaren osagarritasunarekin baizik ezin da gorpuztu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 06an - 08:33
Azken eguneraketa: 10:37

Ez dugu oraino behar den bezala neurtu, ulertu eta balorean jarri, Ipar Euskal Herritik Bakegileek bultzatutako armagabetze zibila. Alde batetik, munduan garatzen diren bake prozesuei, jendarte zibilaren parte hartzea eta eskema eraldatzailea eskaini diena. Eta bestalde, Euskal Herriari egindako ekarpena.

Ulermen eta adostasun ariketa biltzaile zabala izan zen horrek, Ipar Euskal herriko hautetsi, instituzio edo herritarrak desobedientzia ekimenetara eraman gaitu. Legezkotasunaren eztabaidak gaindituz, konponbidearen aldarriaren zilegitasuna mahai-gaineratu, Estatuen jarrera aldatzeraino. Honelako engaiamendu kolektibo bat ezin da dekretatu. Ez, goi mailako engaiamendu bat ezin da dekretatu, eraikitzen, mamitzen den engaiamendu bat da. Konfiantza sortzetik, ardura hartze kolektibo batetara eraman gaituen ariketaren ondorio da. Aktibazio soziala bake prozesuaren garapenaren muinean kokatu duena.

Horretan zen Mixelen trebetasun handiena. Aniztasunean, posizio eta iragan ezberdinen arteko sintesian asmatzea, adostasunak azalarazi, eta desadostasunak elkarrekilako ulermenen jarrera etengabean kokatu.

Bakoitzak haren tokia atzeman dezan baina ororen gainetik, gure arteko desadostasun, kezkak, kolektibo horren osatze biderako klabean kokatu. Eta bide horretan kolektiboaren beharra denen gainetik jarri. Bere gora beherekin izan bada ere, egun, Ipar Euskal herriko garapenaren agendan kokatua da bake prozesuaren aitzinamenduaren beharra. Aitzinamendu horretan jendarte zibilaren aktibazio etengabea eta parte hartze zuzena, arau edo hobeki erran, berme bilakatu da.

Armagabetzeaz geroztik garatzen den metodoak, irekitako eztabaida eta elkarrizketa gune guzien artikulazioak, Ipar Euskal Herriko ahots bakar eta antolatua sortzea ahalbidetu du, eta honek Parisi begirako interlokuzio zuzena irekitzea preso eta iheslari politikoen auziaren konponbidean. Eta bide horretan segitu beharko dugu.

Ororen buru, bere bizi osoan eraman dituen borroka ezberdinetan sinesten zuen eredua ekarri du Mixelek Euskal Herriko gatazkaren konponbidera.

    Kolektiboa sortu,

    kolektibo honen zilegitasuna azalarazi

    eta Parisen aitzinean kolektiboa harresi bezala jarri. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude