“Mineral eskariaren %67 birziklapenaren bitartez lor daiteke”

  • Amigos de la Tierra gobernuz kanpoko erakundeak zenbait neurri jaso du mineral berriak erosteko beharra murrizteko, esaterako, ekonomia zirkularra eta aurrezteko praktikak bultzatzea eta ibilgailu elektrikoen flota murriztea.


2023ko abenduaren 29an - 09:49
Azken eguneraketa: 2024-01-02 09:04
Argazkia: Amigos de la Tierra
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Amigos de la Tierrak txostena idatzi du trantsizio energetikorako mineralen eskaeraren inguruan. GKEko kideek iradoki dute metalak birziklatuz bete daitekeela mineralen eskariaren %67, hartara murriztu egingo delako mineral berriak erauzi eta erosteko beharra. Horretarako, adierazi dute lagungarria litzatekeela “ekonomia zirkularreko eta aurrezteko praktikak” egitea. Esaterako, metalen birziklapena hobetzea eta auto elektrikoen baterien tamaina mugatzea.

Halaber, ikerketan erakutsi dute proposatutako neurriak onartuz gero, 2050era arteko mineralen eskariaren %67 kubritzeko gai izango liratekela material berziklatuen bidez. Txostenean jaso dutenez, mineralen eskariak gorakada nabarmena izan du azken urteotan, eta hori mugikortasunarekin lotu dute, batez ere Espainiako Estatuan auto elektrikoek izandako hazkundeagatik.

Mugikortasun elektrikoak eragin handia duenez mineralen eskarian, ibilgailu pribatuen flota murriztea eta autobus elektrikoak gehitzea proposatu dute eskaera murrizteko. Ikerketak iradokitzen du, halaber, ez litzatekeela berdin aplikatuko mineralen kudeaketari buruzko ikuspegi europarra Hegoaldeko herrialdeetan. Kideek nabarmentzen dute ikuspegi global ekitatiboa beharrezkoa dela trantsizio energetiko justu eta iraunkorrerako.

Gobernuari eskaera

Amigos de la Tierrako kideek Espainiako Gobernuari eskatu diote kontuan hartzeko txostenean aztertutako gaia, eta besteak beste, mineralen kudeaketa jasangarriko politikak ezartzea eta meatze-legeak erreformatzea: “Politika horiek bizi dugun krisi ekosozialaren mailan egon behar dute”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025-08-01
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude