Oier Gomezen kartzela zigorra eten du Frantziako epaile batek

  • Larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarraren askatasuna agindu du Frantziako epaile batek astelehen honetan. Ewing sarkoma du eta honek metastasia eragin dio buruan. Medikuek sei hilabeteko bizitza itxaropena eman diote.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 24an - 11:52
Jendetza elkartu zen Foru enparantzan. Irudia: Hala Bedi

Azken erabakia, hala ere, asteazkenean emango dute auzitegiek, Gomezek hainbat euroagindu ditu eta, besteak beste Espainia eta Portugalek eskatuta. Euskal Herrian ahots ugarik eskatu dute neurri hori azken egunetan. Bere herrian, Gasteizen, joan den larunbatean Elkartasun Eguna egin zuten OiertxoSOS plataformak deituta.

11:30ean CNTren egoitzan egindako hitzaldi batekin hasiera eman zioten egunari, eguerdian kontzentrazioa eta argazki mosaiko batekin jarraituz. Honen ostean, elkartasun bazkari jendetsua egin zuten Landatxo polikiroldegian. Egunari bukaera emateko, milaka pertsona bildu zituen manifestaldia abiatu zen Andre Maria Zuriaren plazatik Foru enparantzara. Bertan, ekitaldi hunkigarri batean, Oier Gomezen berehalako askatasuna aldarrikatu zuten eta, besteak beste, Oier beraren hitzak irakurri zituzten. Hementxe Hala Bedi irratiak egindako argazki-galeria.

Euroaginduen ebazpena

Datozen egunetan Oier Gomezen aldeko mobilizazioak jarraituko dute. Astelehenean, hilak 24, 19:00etan elkarretaratzea deitu du OiertxoSOS plataformak Andre Maria Zuriaren plazan. Ondoren, lan bilera egingo dute Auzokana pilotalekuan, 19:30ean. Izan ere, gaur bertan Oierren kondenaren etetearen inguruko ebazpena izango da.

Asteazkenerako, berriz, Oier Etxera gunea prestatu du plataformak, Urrezko Zeledoien plazan. Bertan, elkarretaratze iraunkorra izango da, 12:00etatik 20:00ak arte. 12:30etan elkarretaratzea egingo dute eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, euroaginduen ebazpenaren jarraipena egingo dute karpatik.

Artikulu hau Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-07-21
ESPETXEAK KATEATUTAKO OSASUNA
Apirilaren 7an etxera heldu zen Esteban Esteban Nieto, Espainiako Justiziak ezarritako espetxe zigorra bete barik. Azkenean Tolosan; etxean aske. Minbiziak jota, ordea. Hamabi urte espetxean igaro ondoren, edozein presok duen ilusioa zuen Esteban Nietok; maite dituenen artean... [+]

2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


Eguneraketa berriak daude