Milaka lagunen manifestazioa Dublinen, abortatzeko eskubideari buruzko erreferendumaren atarian

  • Abortatzeko eskubidearen aldeko Martxak milaka lagun bildu ditu asteburuan Dublinen. Tradizio katolikoak pisu handia du Irlandan eta konstituzioak berak debekatzen du abortua, 14 urtera arteko espetxe-zigorrekin. Datorren udaberri-udarako gaiari buruz erreferenduma iragarri du Gobernuak.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2017ko urriaren 02a

Amak arriskua izanez gero baino ez du onartzen haurdunaldia etetea Irlandako legediak. Gobernua planteatzen ari da abortatzeko kausen artean fetuaren malformazioa, bortxaketa eta intzestua ere gehitzea, baina araudi malguagoa nahi dute abortu eskubidearen aldeko elkarteek, eta etetea 24. astera arte luzatzea eskatzen dute.

"Bizi garen gizarte mota definitzen duen gai bati buruz iritzia emateko aukera eskaintzen du erreferendumak", adierazi du Stella Creasy diputatu laboristak.

Agintarien datuen arabera, 2016an bakarrik 3.000 emakume irlandar inguruk bidaiatu zuten Britainia Handira abortatu ahal izateko. Elkarteen esanetan, are handiagoa da kopurua.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Abortu eskubidea  |  Irlanda  |  Erlijioa

Abortu eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-20 | ARGIA
Abortu klandestino baten ondorioz hil da emakume bat Argentinan

Argentinako Senatuak abortua despenalizatzeko legea atzera bota zuenetik, klandestinoki burututako abortu bidez eman den lehenengo heriotza da.


2018-08-10 | Nahia Ibarzabal
Hazte Oír-ek sortutako lobby batek abortuaren aurka bozkatzeko estutu ditu politikari argentinarrak

2013an Hazte Oír talde ultrakatolikoak sortua da CitinzenGo plataforma eta hainbat gutun zein prentsako iragarki argitaratu ditu abortuaren legearen aurka azken asteetan Argentinan. Danilo Albin kazetariak Públicon azaldu duenez, helburua zalantzan zeuden senatariak konbentzitzea zen.


2018-08-09 | Nahia Ibarzabal
Argentinako Senatuak abortatzeko eskubideari ezetz esan dio

Abortatzearen aldeko lege proposamena bozkatu dute Argentinako Senatuan. 38 senatari aurka eta 31 alde agertu dira eta beraz, 1921eko legeak indarrean jarraituko du.


2018-07-24 | Nahia Ibarzabal
Kroazia: Ospatzeko ezer ez duen herrialdea

Kolinda Grabar-Kitavoric lehendakariak Kroaziaren irudi modernoa saldu arren munduko futbol txapelketan, atzerapausoak ematen ari da herrialdea eskubide zibil eta sexualetan.


Mugimendu feministaren beste garaipen bat

Maiatzean Irlandan egin bezala, Argentinan ere mugimendu feminista garaile atera da Eliza Katoliko atzerakoiaren presioen gainetik. Diputatuen ganbera abortu legearen alde agertu da, hamaika urtean sei aldiz baztertu ostean.


2018-06-14 | ARGIA
Argentinako diputatuen ganbera abortu legearen alde agertu da

22 orduz luzatu da diputatuen arteko eztabaida, hauek zer esango, kongresuaren aurrean jende andana bilduta zegoen bitartean.


2018-05-28 | ARGIA
Abortua despenalizatu dute Irlandan

Irlandako Errepublikako Gobernuak abortu legearen gaineko araudia aldatzeari buruz galdetu die herritarrei ostiralean egindako erreferendumean. Abortatu eskubidearen aldeko aldarria nabarmenki gainjarri zaio kontrakoari.


2018-05-25 | Amaia Lekunberri
Abortatzeko eskubidea eztabaidagai Irlandan

Erreferenduma egingo dute gaur Irlandako Errepublikan, abortua despenalizatu ala ez erabakitzeko.


Aurrera doa Polonian onartu nahi den legea: kartzela zigorra abortatzeagatik

Milaka emakume kalera atera dira asteburuan Varsovian, Poloniako Parlamentua eztabaidatzen ari den abortuaren legeari kontra egitera. Iragan astean, mundu osoko 200 erakunde baino gehiagok legea geldiaraztea eskatu zuten.

 


Irlandarrek abortua debekatzen duen lege zurrunenetako bat iraultzeko aukera izango dute

Abortuaren inguruko erreferenduma egingo dute Irlandan maiatzaren bukaeran, Leo Varadkar herrialdeko lehen ministroak jakinarazi duenez


Eguneraketa berriak daude