Milaka intelektual, irakasle eta artista frantsesek Jaka Horiak sostengatzeko deia zabaldu dute


2019ko urtarrilaren 25ean - 11:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez gara izango Estatuaren zakur zaindariak. Unibertsitario, intelektual eta artisten elkartasuna Jaka Horiekiko!

Nork espero zezakeen jaka hori bat aski izango zela Estatua astintzeko?

Azken bi hilabeteotan bizi dugu indar handiko mugimendu herrikoi bat frantziarren parte handi batek sostengatua. Mugimendu honek jaka horia hartu du ikur. Arriskuaz ohartarazten duen larrialdirako jaka bihurtu agintean den klase sozialaren kontrako elkartasun oihua: “Ez gaitzazue zapaldu”. Ikusgai bilakatzen ditu egunerokoan ikusezin bizi direnak.  Biribilguneak bakean okupatuz, Jaka Horiek batera edo bestera oroitarazten dituzte 1936ko ekaineko eta 1968ko fabriken okupazioak, berrikiago gertatutako herrialde arabiarretako Udaberriak edo Espainiako Indignados eta AEBetako Occupy mugimenduak.

Jaka Horiek berriro erakutsi dute bere ‘erreformak’ inposatzeko edozer egiteko prest dagoen agintearen aurrean, borroka dela irabazteko bide bakarra: okupatu, blokeatu, manifestatu, Estatuaren, ekonomiaren eta finantzen gune minberak ukitu. Harremanak josi, elkartasunak asmatu, eustekok antolatu, haserreak federatu, konbergentziak bilatu, erresistentzia modu berriak asmatu, politika egiteko modu berriak pentsatu.

Mugimendu honi aurre egiteko, Estatuak hautatu du poliziaren eta auzitegien errepresioaren bidea. Manifestatzaileak fitxatu nahi ditu atxiloketa prebentiboak egin ahal izateko. Poliziak erabilitako armek dagoeneko dozenaka manifestariri zauriak eta mutilazioak eragin dizkiete, eta hala ere, prefeta eta prokuradoreei kontsigna berriak eman dizkiete ‘gogortasunik handiena’ erabil dezaten. Zanpaketa brutalezko politika hau justifikatzeko, agintariak saiatzen ari dira kosta ahala kosta Jaka Horiak desakreditatzen. Horrela, Emmanuel Macronek deskalifikatu ditu ‘gorrotoz betetako jendaila’ deituz, aldi berean balira bezala xenofoboak, homofoboak eta antisemitak… Estatuak badauka horretan zenbait hedabideren laguntza ere, zeinak gora beherarik txikiena nabarmentzen baitute Jaka Horiek azal daitezen faxista eta arrazista moduan. Badauka betiko babes zakurren laguntza ere, intelektual mediatiko horiena, sekulako presa daukatenak Jaka Horiei deitzeko ‘barbaroak’ edo ‘jaka arreak’. Horietako batek berrikitan polizia zoriondu du zer eta ‘Errepublika’ salbatu izanagatik.

Unibertsitario, intelektual (irakasle, ikerlari, eta abar9 eta artista asko orain arte zuhurtziaz egon da isilik, tartean ezkerraren eta ezker muturrarekiko sinpatia dutenak. Dudarik gabe, mugimendu hau ez delako kabitzen azterketa politikoaren ohiko kategorietan, inprebisiblea  eta sailkatu ezina baita, bere garaian 68ko maiatza izan zen bezala, izen hori merezi duen edozein gertakizun historiko garrantzitsu bezala. Batzuek hartu dute mugimendu herrikoi honen aldeko posizioa, baina beren hitza baztertu egin dute hedabide nagusiek. Isiltasun hau da guk orain urratu nahi duguna, publikoki nabarmenduz gure solidaritatea Jaka Horiekin eta dei eginez intelektual, unibertsitario eta artistei haiekin bat egitera.

Mugimendu heterogeneoa da, egia, kontraesan askok zeharkatzen dute eta eskuin muturra ere saiatu da hura filtratzen. Erne egon behar dugu edozein deriba konplotista, arrazista edo homofoboren aurrean. Baina irristada horiek gutxiengo txiki baten kontua izan dira eta ezin dute balio Jaka Horiak beren osotasunean deskalifikatzeko. Kondenatzen ditugu bai hautetsiei edo ‘traizioz’ akusatutako Jaka Horiei egindako heriotza mehatxuak, baina aldi berean ez dugu onartzen bortizkeria hitza ñabardurarik gabe erabiltzea, nahastuz pertsonen kontrako bortxa fisikoak –onartezinak direnak- eta  matxinada herrikoietan beti gertatzen diren ondasunen kontrako kalteak (autoen erreketa, kristal puskatzeak edo ministerio bateko atea hondatzea). Ez dugu ahazten Bertoldt Brechtek idatzitako hura: “Diote dena suntsitzen duen ibaia bortitza dela / Baina inoiz ez diote ezer / Ibaia estutzen duten bazterrez”.

Jaka Horien mugimendua sortu da berdintasun eta justizia exijitzetik, ‘gizarte eredu frantsesaren’ suntsiketaren eta populazioaren zati handiek jasaten duten prekarizazioaren kontrako protestatik, bata bezala bestea areagotu egin baitituzte Emmanuel Macronek adostasun barik ezarritako erreforma neoliberalek. Beren buruak herri ‘ezjakin’ batek, ‘inor ez diren’ jendeek ulertzeko ‘argiegia, finegiak” jotzen dituzten teknokraten gobernu baten harrokeria mesprezatzailearen aurrean, Jaka Horien mugimenduak eskatzen du ezagutua izatea, entzuna eta errespetatua izatea.

Zergen kontrako matxinada izatetik abiatuta, arin politizatu dira Jaka Horiak, alderdi guztietatik at. Ikusi dugu nola erne diren instituzioei eta agintea erabiltzeko moduei buruzko aldarrikapen erradikalak. Frantziako Iraultzaren tradizio historikoari aipamen eginez (kexu kaierak, Estatu Orokorretarako deialdia, ‘emakumeen ibilaldia’…) Jaka Horiek iratzartu dute herri agintean oinarritutako herritartasun aktiboaren ideia. Oker egingo genuke ‘populista’ edo erreakzionariotzat gaitzetsiko bagenitu ‘herri iniziatibazko erreferendumaren’ edo bazter guztietan ‘herritar batzordeak’ sortu eta ‘batzarren batzar’ batean federatzeko eskariak. Herritarren nahiaren zuzeneko adierazpen eskatzea, hautetsiak beren hautesleen kontrolaren eta aginte derrigortu eta ezeztagarriaren mende egoteko aldarrikapena: hori guztia tradizio demokratiko eta iraultzailearen osagai dira [1789ko Iraultza Frantseseko] Sans-Culottes-en, 1948ko iraultzaren eta komuneroengandik hasita XX. mendeko Langileen kontseiluetaraino.  Ordezkatuak izatearen ukoa, Jaka Hori gehienen ezaugarria dena, tradizio horretan dago txertatua, demokrazia erradikal eta libertarioarenean, traizionatutako matxinaden oroimenak berotuta.

Gaur egun Jaka Horien mugimendua bide-gurutzean dago. Dena baino gehiago denik esan ezin den bezala, bada arriskua eskuin muturrak bere joera autoritario, gorrotozale eta xenofoboa erantsi diezaion. Ezkerraren erantzukizun historikoa da eskuin muturrari bidea libre ez uztea.

Hori guztiagatik, dei egiten diegu askapen idealei fidel dagozkien unibertsitario, intelektual eta artistei aktiboki sostengatzera Jaka Horiei, beren aldarrikapenekin bat egitera eta borrokan haiekin lotzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaka Horien mugimendua
Frantziako Gobernuaren aurka "guztia blokeatzeko" deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Aldo Rubert. Hitzak eta ekintzak
"Klase popularrak ez daude desmobilizaziora kondenatuta"

Frantziako Jaka Horien mugimenduari buruzko tesia egiten ari da Aldo Rubert soziologoa: klase popularren politizazio heterogeneoa ulertzea interesatzen zaio, herritarrek politikarekiko daukaten harremana ezin baita murriztu hauteskunde-garaian gertatzen den –edo gertatzen... [+]


2021-11-17 | ARGIA
Jaka horien ekintza batek auto pilaketak eragin ditu AP-8 errepidean

Hiru urte dira jaka horiek lehen protestak egin zituztela. Urtemugarekin loturan ekintza egin du hogei pertsona inguruko taldeak Biriatuko pasabidean, auto ilarak sortuz.


Éric Vuillard
"Beti hartu behar da serio bere ideiengatik hiltzen den norbait"

Herria eliteen aurka. Edo beharbada errealitate konplexuagoa, historiaren barrunbeetan sartzen zarenean. Horrela islatzen dute Éric Vuillarden liburuek. 2017an Frantziako letren saririk handiena, Goncourt saria jaso zuen L’Ordre du jour liburuarengatik.


2020-06-16 | Mikel Eizagirre
Parisko poliziaburuaren aurkako barne-kritikak zabaldu dira

CRS eta jendarmeen barne-oharretan kritikatua izan da Didier Lallement buruzagiaren gestioa. Bere praktikak “legalki zalantzagarriak eta politikoki kaltegarriak” direla diote.


Poliziaren granada bat jaso du aurpegian kazetari batek, Parisen

Le Média Pour Vous komunikabide independentekoa da kolpaturiko kazetaria. Larunbateko Parisko Jaka Horien manifestazioaren jarraipena egiten ari zela jaso du aurpegira Poliziaren granada bat.


2019-11-08 | Mikel Asurmendi
Jaka Horien urtea datutan: 3.000 zigortu eta 400 preso

Jaka Horiak mugimendua kale eta bideetara atera zela urtea beteko da azaroaren 17an. Mugimenduak badu zer ospatua, izaera sendoa agertu baitu, baina badu ere zer pairatua. Horren lekuko, hona datu bat: Frantziako justiziak 3.000 zigor ezarri dituzte iazko azarorik aurtengo... [+]


2019-10-14 | ARGIA
Frantziako Jaka Horiak eta krisi ekologikoa: Hilabete bukaera versus Mundu bukaera
MULTIMEDIA - Net Hurbil

Jaka Horien (Gilets Jaunes, frantsesez) mugimendua 2018ko urrian abiatu zen eta urtebete beranduago bizirik dirau. Ekarri dituenen eta huts egindakoen balantzea egiteko goizegi ote da? Itsasoaren beste aldetik, Ingalaterratik, Simon Fairlie saiatu da eta LARRUNerako euskaratu... [+]


2019-09-26 | Simon Fairlie
Frantziako Jaka Horiak eta krisi ekologikoa: Hilabete bukaera versus Mundu bukaera

Jaka Horien (Gilets Jaunes, frantsesez) mugimendua 2018ko urrian abiatu zen eta urtebete beranduago bizirik dirau. Ekarri dituenen eta huts egindakoen balantzea egiteko goizegi ote da? Itsasoaren beste aldetik, Ingalaterratik, Simon Fairlie saiatu da eta LARRUNerako euskaratu... [+]


2019-04-26 | Mikel Asurmendi
Errepublikari mintzo zaio Emmanuel Macron presidentea Jaka Horiekiko auzia saihestuz

Eztabaida Nazional Handiaren berri eman bezperan, Notre Dame katedrala sutu zen. Jaka Horien oldeari aitzi egiteko Errepublikako presidente Macronen asmoak ezagutu gabe geratu ginen. Ostegunean agertu zen Frantziako nazioaren aurrean, baita bere gobernuaren neurri politiko... [+]


M1: Matxinada horia

Azken sei hilabeteotan arreta bereziarekin jarraitu ditut Jaka Horiek Estatu frantsesean sortu duten zurrunbilo politikoa eta eragin duten egoera berria. Haien inguruan idatzitakoak ere irakurtzen saiatu naiz, batez ere, sare sozialetan. Izan ere, Estatu frantseseko... [+]


2019-04-05 | | Aiaraldea
"Poliziak uste zuen Parisko Jaka Horiek Korrikako furgoneta irauliko zutela"

Txaleko horietatik moreak eramatera igaro zen Paris iragan astean. Lorea Ibañez egon zen, besteak beste, Pariseko Korrikan. Zer gertatu zen jakin nahi?


2019-04-03 | Bea Salaberri
IRITZIA
Laru beilegi hori

Txaleko Horien mugimendua, altxatu bezain laster, itzaltzera kondenatzen zen. Hor dirau. Bazirudien ez zuela deus lortuko. Zerga soil baten kontra altxatzen zelako, agian? Ala ez zuelako sarien eta aberastasunen birbanaketa seriosa planteatzen? Orain jada diskurtsoa jantziagoa... [+]


Eguneraketa berriak daude