Milaka herritarrek erraustegia baztertu eta konponbide bateratua eskatu diote Gipuzkoako Diputazioari Donostian

  • Milaka herritarrek manifestazioa egin zuten larunbatean Donostian Zubierako erraustegiaren aurka. Gurasos elkarteak deituta, Gipuzkoako Diputazioari konponbide bateratua eskatu zioten hondakinen kudeaketa adostasunez bideratzeko. Usurbilgo Noaua aldizkariak jaso du ondorengo kronika.

Milaka lagunek eskatu zuten prozesu partehartzailea irekitzea Gipuzkoan hondakinen kudeaketarako. (Arg: Noaua) Milaka lagunek eskatu zuten prozesu partehartzailea irekitzea Gipuzkoan hondakinen kudeaketarako. (Arg: Noaua)

2016ko azaroaren 28an - 09:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Milaka gipuzkoar batu ditu GuraSOSek larunbat arratsalde honetan Donostian egin berri duten manifestazioan. Hondakinen afera konpontzeko irtenbide adostu eta osasuntsua galdegin dute. Erraustegiak seme-alabengan izan dezakeen eraginagatik kezkaturiko guraso taldea izanik, txuriz jantzitako haurrak izan dira “Gipuzkoa +: eman bidea osasuna eta adostasunari” aldarripean egin den manifestazioari bidea ireki diotenak. Atzetik ehunka familia, milaka lagun abiatu dira Araba parketik Alderdi Ederrerantz. Easo kalea, alderik alde bete dute mobilizazioarekin bat egin dutenek.

Manifestazio bukaeran, txuriz jantzitako ehun haurrek bihotz bat osatu dute, beste haur talde batek, amaiera ekitaldia ospatu den oholtza gainetik “Adostasuna SOS” esaldia argiztatzen zuen artean. Manifestua, Estitxu Fernandezek eta Joxe Mari Izeta usurbildarrak irakurri dute. Honela zioen:

“Arratsaldeon ama, aita, aitona eta amonak, izeba eta osabak, lagunak, eta herritar guztioiI Gaur batera gaude hemen akordio osasuntsu bat lortzeko, eta gure seme-alabentzat etorkizun hobeago bat aldarrikatzeko. Gaur Gipuzkoa gehiago da, osasuna eta adostasunaren alde batu garelako. Gaur batu egin garelako.

Gaur Gipuzkoak adostasunaren eta osasunaren bidea aukeratu du. Gaur Gipuzkoak liskarrari ezetz esaten dio, zatiketari ezetz esaten dio, eta ezetz esaten dio inposaketari. Gaurtik aurrera, guztiok batera Gipuzkoa osasuntsuago baten alde egingo dugu.

Zer jaten, zer edaten eta zer arnasten ari garen jakin nahi dugu. Gehiago jakin nahi dugu, informazio eta eztabaida gehiago nahi ditugu. Ordezkari jaun andreak, herritarrei entzutea eskatzen dizuegu. Eta gaur hau esaten dugu: osasuna da garrantzitsuena! Botu paper bat baino zerbait gehiago gara. Parte-hartu nahi dugu guri dagokigun gauzetan, eta parte-hartuko dugu!

Hondakinen kudeaketaren gaian irtenbide gehiago eta hobeak nahi ditugu. Segurtasun gehiago eta babesa nahi ditugu. Eta horretarako, lehenik eta behin, ezinbestekoa da erraustegia eta Mutiloako lizitazioak geratzea. Hondakinen plan orokorra legalizatu beharra dago, aurrekoa baloratu eta berrikusi.

Gurasosek mahai-gainean jarri du irtenbiderako bide-orria. Bertan, aditu, gizarte eragile, arduradun politiko eta herritarren parte-hartzea aurreikusten da. Gaur, dei egiten dizuegu/diegu guztiei konponbiderako bide honi heldu diezaiogun denok batera. Merezi dugulako. Gipuzkoak merezi duelako. Eta batez ere, gure seme-alabek merezi dutelako.

Entzun haurrak: ikusten dituzue milaka eta milaka persona hauek? Zuek zaintzeko batu gara. Bai, bai, zuek babestera etorri gara denok.

Eta badakizu zer uste dugun? Gure hondakinen arazoari beste irtenbide bat bilatuko diogula denen artean, posible delako, gizarteak eta gure ordezkariak horretan buru-belarri jartzen bagara, denok batera lortuko dugu, oraindik garaiz gaudelako.

Bihotzez esaten dizuet hemen gauden guztien izenean: Ez dizuegu hutsik egingo, lortuko dugu!”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2025-09-15 | Usurbilgo Noaua
Errausketaren aurkako aldarriak Kontxa inguratu du

Erraustegia elikatzen segi ez eta birziklatzeko eginiko eskakizuna nabarmendu dute, igande honetan, irailaren 14an Donostiako Kontxan eginiko giza katean.


Zubietako Erraustegia "gelditzeko" eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren "igoera kezkagarria" aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
"Erraustegiaren errealitate kutsatzailea" agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-05 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran erraustegi proiektuaren aurka

Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]


2021-09-13 | ARGIA
Klima larrialdian jarri du fokua Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian egindako protestan

Donostiako Kontxako badian giza katea egin dute irailaren 12an, estropada ospetsuen bigarren jardunaldia baliatuta. Zubietako erraustegiak klima aldaketa bultzatzen duela nabarmendu dute.


2021-03-25 | Txintxarri
Larunbateko 'Gipuzkoako erraustegira martxa' Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuko da

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera.


2020-06-02 | ARGIA
GuraSOS: "Jose Ignacio Asensio gezurretan ari da"

Donostiako erraustegiaren afera ikertzen jarraitzen duela adierazten duen oharra bidali zuen Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak, maiatzaren 11n. Aldiz, Asensiok maiatzaren 28an kontrakoa zabaldu zuen, batzorde horrek GuraSOSek eskatutakoa atzera bota zuela esanaz... [+]


2020-03-26 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzaren "irtenbidea" Zaldibarkoaren ostean: erraustegi eta zementerak gizentzea

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erretzea da... [+]


2020-02-25 | ARGIA
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
"Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu"

Gipuzkoako erraustegia piztear direnean, larunbatean Donostian egingo den manifestaziora deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: “Ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi zutena. Proiektu... [+]


Eguneraketa berriak daude