Mila enplegu burujabe, datozen bost urteetan

  • Langileak jabe izango dituzten 218 enpresa sortu nahi ditu ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak Europako diru-laguntzen bidez.


2015eko apirilaren 22an - 08:23

ASLEk ekonomia sozialeko 1.090 lanpostu sortzeko planaren berri eman du (pdf): Europako Gizarte Funtsa baliatuz 218 lan-elkarte berri sortu nahi ditu datozen bost urtetan EAEn. Horretarako 10.000 langabeturekin jarriko da harremanetan, baita titulatu berri diren gazteekin eta birmoldaketak jasan dituzten enpresetako langileekin ere.

Lanzituz, la sozietateak sortuz izeneko proiektuak 2,6 milioi euroko finantzaketa du eta Eusko Jaurlaritzak, EHUk, Gipuzkoako Bazkundeak, Urolako Iraurgi Garapen Agentziak eta CCOO sindikatuak bitartekaritza lanak egingo dituzte.

Elkartearen kudeatzaile Josetxo Hernándezen esanetan plan honen bidez lan elkarteetan diharduten langileen kopurua %16 igo nahi dute, 6.648tik 7.731ra.

Lan elkarteetan, langileak jabe

Lan elkarteak 70eko amaierako industria krisiari erantzuteko hasi ziren ugaritzen. Enpresa askok, ordura arte ezezaguna zen Espainiako Estatuko figura juridiko horri heldu zioten birmoldaketak egiteko alternatiba modura.

Lan elkarteetan –SAL eta SLL akronimoak erabiltzen dira–  langile bazkideek kapital sozialaren gehiengoa dute, eurak dira enpresaren jabe.

Azken urteotako krisiari besteek baino hobeto eutsi diote ekonomia sozialeko enpresok. Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiaren arabera, 2009an 864 lan elkarte zeuden EAEn eta gaur egun berriz 659 dira. Epe berean 7.500 enpresa konbentzional inguruk itxi dituzte ateak erkidegoan.

Nafarroan, berriz, ANEL Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak 2013an 40 enpresa berri eta 216 lanpostu sortzen lagundu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude