Mikel Zabalzari lore eskaintza egin diote Orbaizetan

  • 35 urte dira erail zutela. Mikel Zabalza Gogoan plataformak antolatuta, azaroaren 29an kotxe karabana egin dute jaioterri zuen Orbaizetan eta ondoren lore eskaintza egin diote.


2020ko azaroaren 30an - 07:58
Orbaizetan Mikel Zabalzari egindako lore eskaintza. Argazkia: eitb.eus.

Azaroaren 28an, berriz, Auritzen ekitaldia egin zuten. Mikel Zabalza Gogoan plataformaren izenean Eneko Villegasek egindako adierazpen hauek jaso ditu Naiz egunkariak: "Denok argi dugu, Mikel ez zuen Bidasoako urak erail. Mikel Intxaurrondoko kuarteleko beinerako urak erail zuen. Gaur egun Mikel ez da inongo biktima gisa onartua. Gaur egun, beren senideek ez dute eduki ez egiarik, ez justiziarik, ez erreparaziorik. Errelatoaren parte da eta horrela aldarrikatzen dugu". Nafarroako Gobernuari eskatu diote ausardiaz joka dezala indarkeria polizialaren biktimak aitortzeko hasitako bidean. 1980-1978 arteko biktimez gain, gainerakoak ere ikertu ditzala eskatu diote, eta aztertu dezala Nafarroan torturak izandako dimentsioa.

Lourdes Zabalza: "Esaten dute ezin dela dolua egin egia jakin gabe. Gu horren zain gaude 35 urte eta gero. Orria ezin pasaz"

Kazeta hedabideak Mikel Zabalzaren arreba Lourdes elkarrizketatu du. Guardia zibilarengandik jaso zuten bertsioa, egun haietan eman zituzten pausoak eta 35 urteotan gaia etxean nola bizi izan duten kontatu du bertan, besteak beste. Hauxe adierazi du justiziaz: "Herrialde honetan ez da existitzen. Estatuan, trikimailuek indar handia dute. ETAren aitzakia baliatzen dute edozer gauza justifikatzeko. Epaitegian nortzuk egiten zituen txostenak? Guardia Zibilak. Errudunek egiten zituzten txostenak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude