Mikel Zabalza gogoratu dute bere hilketaren 38. urteurrenean

  • 1985eko azaroaren 25eko gauerdian atxilotu zuten Donostian Mikel Zabalza orbaizetarra, eta 38 urte igaro dira Poliziak Intxaurrondoko kuartelean torturapean hil zuela. Igande honetan gogoratu dute Orbaizetako Olan egindako memoria ekitaldian.


2023ko azaroaren 27an - 12:24
Argazkia: Ahotsa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

38 urte ondoren, bizirik dirau Zabalzaren oroimenak. Igande honetan gogoratu dute orbaizetarra, Orbaizetako Olan eginiko memoria ekitaldian. Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak, senideek eta lagunek gogoratu dute eta egia, justizia, eta berriz ez errepìkatzeko bermea aldarrikatu dituzte, baita tortura kasu guztien aitortza “premiazkoa” dela eskatu ere. Indarkeria matxistaren aurkako egunaren biharamunean eta osteguneko greba feminista orokorra gogoan, emakumeek sufritutako “zigor bikoitza” salatu dute.

2021eko otsailean izendatu zuen Jaurlaritzak Zabalza biktima gisa, eta Nafarroan, oraindik, auzia aztertzen ari da, beste 300 lagunen torturen lekukotasunekin batera. “Ausardia” eskatu dio herri ekimenak Chiviteren Gobernuari eta bide horretan azaltzen ari diren “kontraesanak” salatu dituzte: “Dokumentu ugari desagertuta daude, edo desklasifikatu gabe. Eta beste adibide bat: aurtengo apirilean Zabalzaren heriotzan inplikatuta dagoen Arturo Espejo Valero guardia zibila teniente general izendatu zuten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!