Miguel Unamuno euskaraz 150. urteurrenean

  • Idazle eta filosofo ezaguna 1864ko irailaren 29an sortu zen Bilbora, Zazpikaleetako Erronda kalean. Obra oparoa osatu zuen eta euskarekiko izan zuen jarrera kontraesankorrak ere egin zuen ezagun. Haren hainbat lan euskaraz irakur daitezke egun, euskara mundu modernorako ezgauza zela zioen bere ideiari kontra eginez.


2014ko irailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bilbo euskaraz mintzatzea kontraesana zela eta euskara baztertzeko esan zuen hitzaldi polemiko batean Unamunok(Arg.: donquijote.org)

Eleberrigile entzutetsua izateaz gain, Salamancako Unibertsitateko errektore izan zen Unamuno zenbait urtez, 1914an gobernuaren kontra aritzeagatik kargutik bota zuten arte. Erbestean izan zen Primo de Riveraren diktadura garaian. 1936an, Gerra Zibila piztean, militar kolpisten alde egin zuen. Errepublikanoen aldera igaro zen laster, eta faxistak Salamancara iritsi zirenean hitzaldi gogorra egin zuen beraien kontra. Urte bereko abenduan hil zen.

Euskarari “errespetuzko hileta” egitearen alde

Euskararekiko jarrera kontraesankorra izan zuen. Horren harira, eztabaida biziak izan zituen Sabino Aranarekin eta Resurreccion Maria Azkuerekin. 1888an Bilboko euskara katedrako lehiaketara aurkeztu ziren hirurak. Euskara bizitza modernora egokitu beharraz bat zetozen, baina urte gutxira, aurkakoa esaten hasi zen Unamuno.

1901ean Bilbon hitzaldi polemikoa eskaini zuen Lore Jokoen ospakizunen presidente zela, tartean, euskara garai berrietako erronketara egokitu ezina zela eta Bilbo euskaraz mintzatzea kontraesana zela adierazi zuen. Euskara desagertzen ari zela esan eta "errespetuzko hileta" egitearen alde agertu zen:

“Zuk egiten duzun hizkuntza hori, jende euskalduna, euskara hori zurekin batera galtzen ari da: ez du ardura, zure antzera, hark ere galdu beharra duelako; beraz, hil ezazu bera lehenbailehen eta ehortz ezazu ohorez; mintza zaitez espainieraz!”.

Xabier Kintana euskaltzalearen arabera, ordea, euskararekiko maitasuna dago hitz horien atzean, euskaldunei bere esanak gezurtatzeko erronka luzatu nahi zielakoan.

Unamunoren obra euskaraz

Genero literario ia denak landu arren, eleberrigintzan nagusitu zen Unamuno. Niebla eleberria da bere lanik ezagunenetarikoa, 1998an Laino izenarekin euskara ekarri zen Mikel Garmendiaren eskutik.

Bere beste hainbat lan ere irakur daitezke euskaraz. Armiarma atari digitalean daude bilduta. Unamunok berak euskaraz idatzitako bi testu baino ez dira ezagutzen: gabon kanta bat eta 1888ko Agur, arbola bedeinkatube! artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-05-17 | ARGIA
Auzitegi Gorenak ez du onartu tramitera Gipuzkoako Aldundiak Uliazpiko hizkuntz eskakizunen harira jarritako helegitea

2023ko otsailean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi zuen Uliazpi Fundazioko 34 zaintzaileren lan deialdirako hizkuntz eskakizuna. Fundazioko langile batzordeak eta Foru Aldundiak sententzia salatu zuten. Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du oldarraldi judizialak... [+]


Haur eskolak euskaraz eskatu ditu berriz ere Iruñeko Euskalgintzak

Ehunka lagun atera ziren ostegun honetako arratsaldean Sarasate Pasealekutik eta manifestazioa egin zuten Iruñeko Udal Plazaraino, eskatzeko udalari hiriko haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea izatea lehentasunen artean jar dezala. "Haur eskolak euskaraz: eman... [+]


Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Hizkuntza politika "sendoak" eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Eguneraketa berriak daude