Migrazio-fluxuen beherakadagatik, %76 atzerritar gutxiago heldu da EAEra

  • Pandemiak migrazio-fluxuetan izan duen eraginari dagokionez, 2020an jatorri atzerritarreko 4.777 pertsona gehiago erroldatu ziren EAEn. 2021eko urtarrilaren 1ean, jatorri atzerritarreko 246.501 lagun zeuden erroldatuta EAEn, biztanle guztien %11,1.


2021eko abuztuaren 31n - 08:59
Azken eguneraketa: 11:29
Migrazio-fluxuen joerak EAEn / Ikuspegi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikuspegi immigrazioaren euskal behatokiak plazaratutako datuen (PDF) arabera, erroldatutakoen kopuruak gora egin duen arren, aurreko urtearekin alderatuta %75,8 murriztu dira erkidegorako fluxuak.

Lurralde historikoen arabera, Arabak du atzerriko jatorria duen biztanleriaren ehuneko handiena (%13), ondoren Gipuzkoak (%11,2) eta azkenik Bizkaiak (%10,6). Nafarroan, bestalde, kopurua %16,4koa da.

Gehienak Latinoamerikako herrialderen batean jaio dira (%51,7), %14,8 Europar Batasunean eta %14,2 Magreben.

Feminizazioa, zaintza-lanekin lotua

EAEko atzerritar jatorriko biztanleria "feminizatuta" dago, txostenaren arabera. Alegia, emakume (%52,4) gehiago daude gizonak (%47,6) baino. Hala ere, jatorri eta lurraldearen arabera, banaketa hori aldatu egiten da. Afrikan jatorria dutenak, bai Saharaz hegoaldean bai Magreben, gizonezkoak dira gehienak: gutxi gorabehera, 10etik 6. Beste muturrean, EAEn erroldatuta dauden jatorri latinoamerikarreko pertsonen % 61,2 emakumeak dira. "Diferentzia horien jatorria euskal gizartearen premiei erreparatuz ulertuko ditugu; izan ere, arlo bakoitzak aukera gehiago edo gutxiago ditu euskal lan-merkatuan txertatzeko orduan".

Urteak pasa ahala, jatorrizko herrialdeen ehunekoak aldatuz joan dira. Latinoamerika izan da eremu nagusia, % 45etik gora mantendu da sistematikoki, eta, gainera, igotzen joan da. "Diferentzia horien zergatia euskal gizartean bilatu behar dugu; izan ere, eskatzen dituen profilak, neurri handi batean, etxe-zerbitzuarekin eta zaintzarekin dute lotura".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!