Migratzaileen zentro baten emakumeak esterilizatzen ari direla salatu dute AEBetan

  • Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuko Dawn Wooten erizainak onartu gabeko praktika mediko horiek etorkinen zentro batean gertatu zirela aitortu zuen.


2020ko irailaren 25ean - 10:32
Irwingo Atxilotze zentroa. Argazkia: Texas Impact
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Giza eskubideen urraketa larria gertatu denaren susmoa zabaltzen ari da Amerikako Estatu Batuetan, Contrainformación.es atariak informatu duenez. Izan ere, migratzaileen kontrolerako zentro batean emakumeak gogoz kontra esterilizatzen direla zabaldu da. Dawn Wooten Aduanen Immigrazio eta Kontrolerako Zerbitzuko erizainak salatu du (Ice ingelesezko siglengatik) praktika horiek Georgiako hegoaldeko Irwin konderriko atxilotze zentroan gertatu direla.

Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren menpe dago zentroa, espetxeak kontrolatzen dituen enpresa pribatu baten administraziopean utzita, LaSalle Corrections korporazioaren esku, hain zuzen ere. Wootenek eta euren burua lekuko gisa aurkeztu zuten etorkin batzuek salaketa aurkeztu dute, lau erakunderen babesarekin: Project South, Georgia Detention Watch, Giza Eskubideen aldeko Latindar Aliantza eta Georgia Hegoaldeko Etorkinen Laguntzarako Sarearena, hain zuzen ere.

Wootenek salatu du emakume migratzaileei histerektomia bidezko esterilizazioa egin zaiela, zeinaren bidez umetokia aterarazi egiten dieten. Zenbait lekukok aitortu dutenez, “gizakiekin esperimentatzen duen kontzentrazio-esparrua da”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!