Michele Alliot-Marie eurodiputatua eta ministro ohia auziperatua izan liteke

  • Michele Alliot-Marie eurodiputatuari –Donibane Lohizuneko auzapezordea zela– kargua bere intereserako erabili izana egotzi dio justiziak. Agence France Pressek (AFP) dioenez, ministro ohiaren akusazioa “zenbait elkarteren diru mugimenduak susmagarriak” izatean funtsatzen da.   


2019ko otsailaren 27an - 10:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hona akusazioaren funtsa: ikerketaren arabera, Alliot-Marieren aitak gidatzen zuen zinema-festibal baten antolaketaz arduratzen zen elkarte batentzat diru laguntzak desbideratu zituen. 25.000 euro urtero, 2009tik 2013ra. Justiziak Alliot-Marieri leporatzen dio laguntza horiek erabakitzeko Donibane Lohizuneko Turismo Bulegoak egindako bozketan parte hartu izana.

2013an, ikerketa abiatu zenean, “ez naiz ezeren jakitun” adierazi zuen Donibane Lohizuneko auzapez ohiak. Bere ohiko hitzekin ukatu zuen informazioa eta fede txarreko politikariei egotzi zien. Bere abokatuen aburuz, Alliot-Mariek ez zuen bozketan parte hartu. Haien hitzetan “forma irregulartasunen bat izango zen aktak jasotzeko unean, baina ezerk ez du frogatzen dirua bere intereserako erabili zuenik”.

Frantziako Finantza Ministerioak aintzat hartu zuen Tracfinek abiatu zuen ikerketa eta berriz ere, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako hedabideetan ministro ohia auziperatua izan litekeela zabaldu da.

Michèle Alliot-Marie Donibane Lohizuneko auzapeza izan zen 1995tik 2002ra. Ondoren, Peyuco Duhartek hartu zuen bere tokia, eta ministroa auzapezordea izatera pasa zen 2014ra arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2025eko irailaren 17
Larrazkena

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!