Miarritzeko etxe turistiko bat okupatu du Alda mugimenduak

  • Airbnb plataforman duen iragarkia legez kanpokoa dela salatu dute, ez duelako erregistro zenbakirik. Miarritzeko Herriko Etxeari eskatu diote salaketa jartzeko.


2021eko urriaren 25an - 09:14
Azken eguneraketa: 11:19
Egoera legeztatu ezean sei hilabetez okupatuko lukete etxe turistikoa. / Argazkia: @Alda_EH

Ostiralean Alda mugimenduko kideak Miarritzeko etxe turistiko batean sartu ziren, Airbnb plataformaren bidez etxebizitza 24 orduz alokatuta. Etxea okupatu dute eta gutxienez asteartera arte bertan egongo dira. Mugimenduak salatu du legez kanpokoa dela Airbnb plataforman duen iragarkia, ez delako erregistro zenbakia ageri. 2017. urteaz geroztik legez derrigortuta daude pisu turistikoak erregistro zenbakia edukitzera eta hori urratuz gero 12.500 euroko isuna izan dezakete.

Aldak ohartarazi du Airbnb-k legea “molde errepikatuan eta nahitara” urratzen duela. Erregistro zenbakia erakutsi behar izateak erraztu egiten du erregistratu gabeko etxebizitza turistikoak identifikatzen, baina enpresek ez erakustea erabakitzen dutela salatu du mugimenduak. Horregatik, Miarritzeko Herriko Etxeari galdegin diote salaketa jarri dezan Airbnb-ren aurka. Bestela, Aldak iragarri du pisua sei hilabetez okupatuko duela, tarte horretako alokairuaren kostua 12.500 eurokoa litzatekeelako.

Agintarien esku

Asteartean 13:00etan bilera egingo dute Aldako kideek, zer egin erabakitzeko. Azaldu dute agintarien eta jabearen erabakien esku dagoela haiek etxean jarraitzea edo ez. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, larunbatean Maud Cascino Miarritzeko alkate ordea eta hirigintza laguntzailea ekintzaileekin elkartu zen eta eztabaida “luze eta eraikitzailea” izan zuten. Cascinok konpromisoa hartu zuen “ahalik eta azkarren” bilera bat antolatzeko Miarritzeko Herriko Etxearen eta Aldaren artean.

Etxebizitzaren krisiaren erakusle

Okupatu duten etxebizitza Portu Zaharrean egotea “ez da ustekabea” mugimenduaren esanetan. Hiriko gunerik garestienetakoa da; okupatutako pisuaren parean dago Villa Beltza, 2020an metro karratuko 40.000 euroan saldu zutena. Aldak dio Miarritzek sinbolizatzen duela Ipar Euskal Herrian dagoen bizitzeko eta alokatzeko ezintasuna. Datu batzuk nabarmendu dituzte: Miarritzen eta Donibane Lohizunen metro karratua 7.000 euroan saltzen dute. Bertako herritarren %1ak soilik eros dezake. Azken urteetan okerrera doan auzi honen harira, etxebizitzaren eskubidearen aldeko manifestaziora deitu dute azaroaren 20an, Baionan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


Eguneraketa berriak daude