Goldman Sachs-ek gerra baten premiaz hitz egin du merkatuak mugiarazteko

  • Goldman Sachs AEBetako inbertsio bankuaren aurreikuspenak dira: merkatua egonkortzeko gerra handi edo atzeraldi bat espero daitezke. Azken urteetan merkatuan izan diren gertaerek beste garai batean hankaz gora jarriko luketena zalaparta gutxiegirekin pasa dela diote, El Confidencial hedabideak zabaldutako albistean.


2017ko uztailaren 6an - 09:25
(Argazkia: actualidad.rt.com).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Inbertsore eta analista guztien kezka bilakatzen ari da mundu mailako ekonomia ezagutzen ari den aldakortasun baxua. Eta "aldakortasun erregimen honekin amaitzeko 'shock' bat beharrezkoa da; gerra edo atzeraldi bat", Goldman-en iritziz. Atzeraldi bat izateko aukerak nahiko baxuak direla azaltzen dute inbertsio bankuko analistek, eta datozen bi urtetarako %25eko probabilitatea markatzen dute. Dena dela, inbertsoreen erosketa mugimenduak nabaritzen ari direla azaldu dute, balizko atzeraldi horren errezeloak eraginda.

Gerra handi baten aukera ere aipatzen du zeharka Goldman Sachs-ek, honen inguruan datu askorik ematen ez badu ere. Baina aipatzen ditu azken denboretan arma enpresak burtsan egiten ari diren mugimenduak eta nazioartean pizten ari den geroz eta tentsio handiagoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!