Mendigorriako gurasoei ez diete utzi haien seme-alabak D ereduan aurre-matrikulatzen

  • Astelehen goizean tramitea egiten ahalegindu dira, baina erantzun diete haien herrian ez dagoela euskarazko ereduan izena ematerik

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 4an - 08:02
Mendigorriako ikastetxe publikoa. (Argazkia: Mendigorriako Ikastetxe Publikoa)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Epea zabaldu eta berehala, gaur goizeko 9:45ean, Mendigorriako sei haur herriko ikastetxean D ereduan aurre-matrikulatzen saiatu dira haien gurasoak. Haien eskaerak, baina, atzera bota dituzte, aukera hori ez dagoela aurreikusirik argudiatuz.

Josu Goñi guraso horietako bat da. Euskalerria Irratiari azaldu dionez, “joan den astera arte, Hezkuntza Departamentuaren webgunean, Mendigorriako ikastetxe publikoan D ereduan ikasteko aukera agertzen zen, eta kendu egin dute”.

Datu adierazgarri bat eman du Goñik: “Datorren ikasturtera begira, Mendigorrian gehiago gara euskarazko eredua nahi dugun familiak gaztelaniazkoa nahi dutenak baino”. Halere, euskarazko eredua nahi dutenak Garesera bideratu nahi ditu Hezkuntza Departamentuak, herritik at.

“Aurreko urteetan ez bezala, aurten ezin dugu izena eman D ereduan, gure lehen aukera ez den beste herri bateko ikastetxera bideratu nahi gaituzte, egiazko eskaera zein den desitxuratzeko”, salatu du Goñik. “Aurrematrikulazio epe honetan harrapaturik gaude D eredua nahi dugun Mendigorriako sei familiak. Baina azarotik ari gara harremanetan Departamentuarekin. Ez dute D ereduko linea berri baten irekiera aurreikusi nahi izan”, gaineratu du. Eta beste afera bat apatu du: “Mendigorriakoa landa eremuko eskola txikia da. Ikasleen erdia edo erdia baino gehiago kanpora bidaltzen bagaituzte, eskolaren etorkizuna arrisku bizian egonen da, desagertzeko aukera asko izanen ditu”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara Nafarroan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
Korrika Iruñean / Irauli egitasmoa martxan
Iruñea iraultzeko, begirada luze eta pausoak motz

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.