Mendi berri bat ari da sortzen Goierrin: Mutiloako Lurpe zabor-mendia

  • CESPA konpainiak –Ferrovial korporazioaren adarra– kudeatzen duen Lurpe zabortegia abiada osoan doa bete eta altuera hartzen Gipuzkoa osotik bertara bidalitako zaborrak pilatzearen poderioz. Horrela ari da mendi berri bat sortzen Gipuzkoan, udal barrutiz Mutiloarena den baina hurbiltasunez Gabiria eta batik bat Ormaiztegi herrien ondo-ondoan dagoen Lurpe zabor mendia.


2019ko ekainaren 24an - 11:47
(Argazkia: Beñat Hach Embarek)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2017ko ekainean hasi ziren iristen lehenbiziko kamioeetan Gipuzkoa osoko hondakin nahasiak Lurpe zabortegira, agintariek ez zituzten kontutan hartu Goierriko herritar askok asmoaren kontra egindako protestak.

2016ko abenduaren 18an manifestazio handia egin zuten Ormaiztegin zabortegi berriaren aurkakoek. Denborak arrazoi eman die.

Bi urte geroago Gipuzkoako zaborrek marka berri bat utzi dute, urteak aurrera joan arren inork ezabatu ezingo duena: hondakinak gaizki kudeatzearen ondorioak erakusten dituen zabor mendia. Beñat Hach Embarekek izan da sare sozialetatik lekukotasuna zabaldu duena:

 

 

 


Hondakinen kudeaketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.