"Mediku on eta euskaldunak gara!"

  • Aurten ere, ozen mintzatu dira ikasleak EHUko Medikuntzako graduazio ekitaldian. Euskarazko ikasketak aldarrikatzeaz gain, praktiketan ikasleek maiz jasotzen duten tratu txarra eta emakumeek jasan behar izaten duten matxismoa salatu dute (bideoa albiste bukaeran).


2018ko ekainaren 13an - 13:29

Ane Negueruela lazkaotarrak hartu du hitza, gainerako ikasleen izenean. Ikasketetan lagundu dieten guztiei eskerrak eman ostean etorri da kritika: praktikak egin bitartean “ospitalean altzari moduan tratatu gaituzuenak” aipatu ditu, “askotan mingarria” izan dela azpimarratuz.

“Mediku on eta euskaldunak gara!” aldarrikatu du Negueruelak. Hizkuntzari dagokionez, baina, “Vitorian ez dago zer ospatu, Bizkaian dagoenean on eta ez dagoenean hor konpon, eta Donostian ereiten jarraitu behar, uzta jasotzeko”. Fisioterapiako eta Odontologiako ikasleak ere kexu agertu ziren, ikasketak euskaraz egiteko dauden zailtasunak direla-eta.

Bestelako “zauriak eta gabeziak” ere zerrendatu ditu ikasleak. Hala nola, medikuntzan emakumeak gehiengoa izan arren, gutxiengo sentiarazten dituztela adierazi du, “¿y dónde está el médico?” gisako galderekin.

“Izan dadila azkena, txotxongilo garena”, bukatu du Negueruelak. Ikusi bideoa (Iker Agirre bidez):

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Medikuntza
Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


"Ez digute uzten gure gorputzen gainean erabakiak hartzen"

Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.


Eguneraketa berriak daude