Hamarkadatan, Mecaner erreferentzia industriala izan da gure eskualdean. Ekoizpena deslokalizatzeko eta fabrika itxi eta langile guztiak kaleratzeko erabakiaren aurrean, alternatiba ekosozialaren alde agertu garenak elkarrekin lan egin dugu egoerari aurre egiteko.
Mecaner enpresaren, bertako langileen eta eskualdearen etorkizuna defendatzeko, Enpresa Batzordearen gehiengoa, erakunde ekologistak, Urduliz, Sopela, Lemoiz Gatika edota Plentziako alkateak eta udal zein mankomunitateko ordezkariak, akademia mundukoak eta Uribe Kostako bizilagunak bat eginda mobilizatu gara, grebak babestu ditugu, babes-manifestuak bultzatu ditugu eta trantsizio ekosozialeko plan bat defendatu dugu alternatiba eskaini eta borrokarako tresna gisa.
Stellantis multinazionalak Mecaner itxi du. Eusko Jaurlaritzak, beti bezala, beste alde batera begiratu du. Lan-legediak horretarako aukera eman du. Baina hilabete hauetan sortutako baldintza eta aliantzek borrokarekin jarraitzeko eta fabrikari bigarren bizitza bat emango dion proposamen bat defendatzeko aukera ematen digute. Ez gaude prest aukera hau galtzeko.
Stellantis multinazionalak Mecaner itxi du. Baina hilabete hauetan sortutako baldintza eta aliantzek borrokarekin jarraitzeko eta fabrikari bigarren bizitza bat emateko proposamen bat defendatzeko aukera ematen digute
Behin eta berriz errepikatu dugu. Errealitatea da Mecaner bideragarria zela eta dela. Egia da, automobilgintzaren sektorea eraldatzen ari dela krisi ekologikoak eraginda eta horrek eragindako trantsizio integral baten beharra agerikoa dela. Egoera aprobetxatu behar dugu, hemen eta orain, trantsizio ekologiko eta sozialki justua bultzatzeko.
Proposamen hau babesten dugunok Mecanerren etorkizunaz hitz egiteko, hiru zutabetan oinarritzen den prozesu bat bermatu beharko litzatekeela defendatzen dugu.
Lehenengoa, instalazioen jabetza. Aldi baterako erosketa publikoa aldarrikatzen dugu, gauzatu nahi duten desartikulatze eta etekin ekonomikoa lehenesten duten proiektu pribatuak sartzea saihestuko duena eta eraldaketa ekologikoki iraunkorra, kalitatezko enpleguekin eta etorkizuneko erronkei erantzuteko aukera ziurtatuko duena.
Bigarrenik, proiektuaren izaera industriala. Mecaner industriaren nahitaezko eraldaketa ekosozialean erreferente izatea nahi dugu. Gure ustez, gaur egun, oro har, instalazio horietan industria ekoizpen bat mantendu behar da, orain produktu eta fabrikazio-prozesu jasangarri batera bideratua.
Hirugarren irizpideak moduari erantzuten dio. Helburu horiek bermatzeko, prozesu parte-hartzaile bat bultzatu nahi dugu, langileek, sindikatuek, erakundeek, akademiak eta gizarte mugimenduek proposatzeko eta erabakitzeko aukera izan dezaten.
Multinazionalak fabrika edonori eta pusketan saltzea eragotzi behar dugu. Guk defendatzen dugu jabetza eta etorkizuneko proiektu industriala eskualdearen eta lurraldearen behar sozialei eta eraldaketei lotu behar zaizkiela. Halaber, kalitatezko enpleguaren sorrera eta edozein proiektu berritan langile ohiak lehentasunez aintzat hartu behar direla deritzogu.
Ekimen hau babesten dugunok enpresa multinazionalarekin harremanetan jarriko gara, Eusko Jaurlaritzarekin eta behar denarekin hitz egingo dugu, akordio bat lortzeko: prozesu parte-hartzailea, jabetza publikoa eta trantsizio ekosoziala.
Mecaner eta gure eskualdearentzat etorkizun duina lortzeko konpromisoa duten pertsona eta gizarte eragile guztiak gonbidatzen ditugu, dagoeneko ibiltzen hasi garen bidearekin bat egin dezaten.
Mecaner ez dago salgai. Mecaner herriarentzat!
*Hainbat sinatzaile:
• Unai Mirasolain, Juan Francisco Gomez eta Pedro Gutierrez; Mecanerreko LABeko delegatuak.
• Aser Ignacio Nuñez; Sendoa Calleja; Juanma Cruz; ESK-ko Mecanerreko delegatuak.
• Itziar Iratzagorria, Aitor Garagarza, Guruzne Carrasson eta Jesus Mari Arizmendi; Urduliz, Plentzia, Sopela eta Lemoizko alkateak.
• Ana Parallé, Aitor Gallastegi, Aritz Landeta eta Alaitz Ajuriagerra; Jauzi ekosoziala.
• Lorea Flores Compains, Pablo Aretxabala Pellón, Amaia Gonzalez Garrido eta Francisco del Pozo Campos; Greenpeace.
• Ritxi Hernandez Abaitua eta Alfonso Caño; Gune ekosozialista.
• Ugo Maior Martinez (EHUko ikerlaria), Iñaki Barcena Hinojal (EHUko irakaslea).
• Ramon Prestamero, Aitor Tapia eta Emaitz Anton Urdulizko herritarrak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]