“Meatzaritzak eta gizarteak egokitu behar dute datorkigun ekonomiaren uzkurtzera”

  • Gure gizartearen bizitza estiloak gero eta gehiago ustiatzen ditu planetaren baliabide geologikoak meatzaritzaren bidez, baina lehengaietako batzuk agortzen ari dira, batez ere petrolioa, eta horrek epe labur eta ertainean aldaketa handiak ekarriko ditu gure gizartera. Energia asko izatetik energia gutxiago izatera igaroko gara. Dagoeneko trantsizio horretan gaude.


2020ko uztailaren 02an - 14:55
Potasa meategi zaharra. (Arg.: Jokin)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Trantsizio horren ezaugarriak azaltzeko, Sustrai Erakuntzak Nafarroako meatzaritza trantsizio energetiko eta globalaren testuinguru historiko berriaren aurrean txostena enkargatu dio Antonio Aretxabala geologoari eta ostegun honetan aurkeztu dute Iruñeko Katakrak aretoan. Txostena Nafarroako meatze-industriara aztertzera bideratuta dago, baina deskribatutako testuinguru historikoa baliagarria da baita ere Espainiako Estatua edo Europako ekoizpen sare osorako. Batez ere, Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan eta ekonomia berriei buruzko EBren SC/048 Irizpenean oinarritzen da. Horiek 2019ko azaroan aurkeztu zitzaizkion Nafarroako gizarteari, trantsizio energetikorako proposamenekin, eta eredu ekonomiko eta industrial berriekin.

Sustrai Erakuntzako Martin Zelaia eta txostenaren egile Antonio Aretxabala  izan dira agerraldian. Nafarroako matzaritzaren historiara jotzen da txostenean, "hori funtsezkoa baita meatzaritzaren sektorearen etorkizunaren diagnostiko eguneratu bat partekatzeko". Azpimarratu dutenez, "ekonomia-jarduera globala etengabe eta dinamikoki hazten ari den garai bat atzean utzi berri dugu eta meatzaritzara ere uzkurtzera dator, nahiz eta ustiategi berri askoren eskaria hazi egingo den teknologia berri berdeei dagokienez".

Aurrekari gabeko krisia

Aretxabala argi mintzatu da: "XXI. mendeko lehen bi hamarkadetan, produktu geologikoekin erlazionatzeko modu berri bat agertu zen, finantza-espekulazioan eta mozkin motzetan oinarritua. Dinamika hori Nafarroako meatzaritzako enpresa-komunitatera zabaldu da jada. Jarduteko modu horrek nahi ez diren burbuilak sortzea eta lehertzea errazten du; lehenik eta behin, atzeraldira eta pobreziara daramatelako ezinbestean, eta, gainera, krisiak eragiten dituelako. Gaur egun, aurrekari historikorik gabeko krisiaren olatu berri baten hasiera bizi dugu. COVID-19 pandemia gainbehera baten katalizatzaile bat besterik ez da, eta seinale oso argiekin iragarri zen, nahiz eta, kontzienteki edo inkontzienteki, gehienetan ez zen halakorik ikusi".

Testuinguru horretan, uzkurtzearen inpaktua gainditzeko aurkeztuko diren ibilbide eta erronka handiak aztertzen dira txostenean, eta, aukera horien argitan, izapidetzen ari diren proiektuak aztertzen dira, hala nola Magnesitas Navarrasen handitzeak, potasen ustiapena, obra publikorako eta eraikuntzarako agregakinen ustiapena eta hidrokarburoak erauzteko proiektuak.

Energia kontsumoa gutxitu eta ekonomia hazi? Hori ezinezkoa da

Aretxabalak instituzioetan ezikusiarena egiteko dagoen arriskuaz ere hitz egin du, esanez Nafarroako Gobernuak Green Deal izeneko ibilbide-orria aurkeztu duela, "zientzia zirkuluetan Hazkunde berde gisa ezagutzen duguna". Bere ustez, "lehengaien eta mineralen kontsumotik bereizitako hazkunde ekonomikoak ez du oinarri enpirikorik; ia ezinezkoa da aurreikusitako efizientzia eta automatizazioarekin energia aurreztea, gizarte-antolamenduaren erabateko aldaketarik ez badago. Helburua ekonomia eta baliabideen kontsumoa bereiztea bada, orduan helburua beherapen ekonomikoa da, bai ala bai gertatuko dena, arrazoi geologiko, fisiko eta biologiko hutsengatik, orain arte gehiegi ustiatu delako, eta ez enpresa edo talde politikoen borondate onagatik". "Hazi nahi bada, –jarraitzen du geologoak–, beharrezkoa da baliabideen eta, batez ere, energiaren kontsumoa handitzea, baina hori egin behar da energia-itzuleraren tasak atzera bueltarik gabeko gainbeheran daudenean". Hau da, lehengo energia kantitate zehatz bat sortzeko, gaur egun orduan baino askoz energia gehiago erabili behar dugula.

Txostenean esaten denez, "gizarteak ongizatea modu iraunkorrean hobetu dezake, Barne Produktu Gordina handitu gabe, Garapen Jasangarriaren ikuspegitik ez baita ongizatearen adierazgarria". Aretxabalak dio orain gure helburua dinamika ekonomiko bat gainditzea dela, eta egungo eredua paradoxa batean dagoela: "Hazten ez bada ez du funtzionatzen, eta hazten bada hori ahalbidetzen duten oinarri naturalak suntsitzen ditu. Nafarroako meatzaritza testuinguru historiko horretan garatuko da, non sortzen ari den sentsibilitate hori gizarte osoari eragiten ari zaion".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


Trantsizio energetikoa deseraikitzen

Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa

Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Plangintza demokratikorik gabe itzalaldien menpe jarraituko dugu

Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]


Eguneraketa berriak daude