Maximo historikoetan jarraitzen dute elikagaien prezioek Hego Euskal Herrian

  • Azaroan inflazio maila zertxobait apaldu bada ere, gora egin du azpiko inflazioak, eta %6,3ra heldu da. Urte arteko %15,3ko igoera bat izan da elikagaien kostuan.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 15ean - 08:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazkenean berretsi ditu azaroko datuak Espainiako Estatistika Institutuak (INE): datu aurreratuekin iragarri bezala, %7,3tik %6,8ra jaitsi da inflazio maila joan den azaroan. Urtarriletik izan den daturik baxuena izan arren, Europako Banku Zentralak (EBZ) ezarritako muga maximotik urrun daude oraindik Espainiako Estatuko datuak: %2koa da estimatutako muga. Deigarria da, gainera, azaroan igo egin dela azpiko inflazioaren neurgailua, %6,3an kokatu baita. Aurrera begirako joera egonkorragoa zein izango den erakusten du azpiko inflazioak, neurketatik kanpoan uzten baititu aldakorrak diren zenbait kostu.

Badirudi azaroan behera egin zutela elektrizitatearen eta gasolinaren prezioek, eta neurri txikiagoan izan arren, zertxobait merkatu zirela arropa eta zapatak ere. Oinarrizko elikagaien prezioek, ordea, maximo historikoetan jarraitzen dute. Urrian argitaratu zuen INEk inoiz baino gehiago igo zirela elikagaien prezioak urtebetean; %15,4 iazko urriko prezioekin alderatuta. Espainiako Estatuan 1944tik erregistratutako igoerarik handiena izan zen. Azaroko urte arteko datua %15,3koa izan da.


Inflazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...