Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta diskrezio handikoa, leialtasun osokoa, kexu handirik gabe aritu zen sortu aurretik ere aldekoak adina etsai zituen euskarazko egunkari berrira inbertitzaileak ekartzeko lan isil eta gogorrean.
1950ean jaioa, 1977ko amnistiaren ondotik Maximo izan zen Joan Mari Olanorekin batera ETAkoak izateagatik polizia espainiarrak preso hartu eta espetxeratutako lehenbizikoetakoa. Ataungo Lauztierreka baserriko Aierbetarrak ezagunak izan dira Euskal Herriko kulturgintzan eta politikan: Maximoz gain torturak eta espetxea behin eta berriz nozitu zituen duela urte bete hildako Karmelek eta atzerrian urteak eman zituen Inaxitok, hirurak jada hilak. Maximok 2022an Independentea-n publikoki ezagutarazi zuen bere desadostasuna Ezker Abertzaleak daraman estrategia berriarekiko.
Soriako espetxean egindako urteetan onduko zuen Jon Esturorekin batera bere lehen liburua, Xake, joko horri buruz euskaraz argitaratutako lehena. Horrez gain, Ataungo kanta zaharrak liburua ere argitaratu zuen, 2003an.
Espetxealdia erabili zuen bere bizitzako zaletasun handia izan duen musikan sakontzeko ere: harmonia ikasteari ekin zion han eta, geroztik Aierbek berak Goierriko Hitza-ri azaldu zionez, autodidakta moduan jarraitu zuen kanpoan ere. 1994an Eate korua sortu zuen Dionisio Etxeberriarekin batera eta justu duela urte bete, 2023ko uztailean, estreinatu zuen aspaldi idatzita zeukan Domuit Vascones kantata luzea Ataungo San Martin elizan.
Hil baino sei egun lehenago, ekainaren 30ean, Eate abesbatzak eta ataundarrek omenaldia eskaini zioten Maximo Aierberi Ataungo Aiako elizan egindako kantaldi batekin eta minbiziagatik oso makalduta arren bertan egon zen bera, soinez ahul bezain buruz argi. Astelehenean egin diote azken agurra.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]