Mateo Morral komando anarkistak Madrilen jarritako lehergailu baten erantzukizuna aldarrikatu du


2013ko otsailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Poliziak desaktibatu egin zuen la Almudenan jarritako lehergailua (Argazkia: Antena3)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izen hori, Alfontso XIII.a erregea eta Victoria Eugeniaren eztei egunean eginiko atentatuaren arduradun izan zen anarkistaren omenez jarri dio taldeak. “Zuen gotorleku santutuak ahulak direla frogatu dugu. Zuen boterearen zimenduak dardaran jarri ditugu gure bolbora sakrilegoaren bidez. Hildako eta atxilotutako jendean oinarritutako zuen bake soziala apurtzea dugu helburu. Hauxe da gure mendekua. Beldurraren oztopoa gainditu dugu” esanez ematen dio hasiera Interneteko komunikatuak, polizia nazionalak emandako informazioaren arabera.

Atentatuaren helbururik behinena, taldeak dioenez, borboitar monarkia bere leku sakratuetan egurtzea izan da. “Haien handitasuna zapalkuntzaren emaitza besterik ez da, eta zapalduok izango gara honekin amaituko dugunak, indarkeria iraultzaile matxinatuaren bidez (…) Estatua, kapitala eta errege-familia ustel bat existitu bitartean erasorako baldintzak egokiak direla uste dugu. Erabakia hartua dugu. Ez dugu itxaroten; jokatu egiten dugu”.

Gizartea zapaltzen duen gauza ororen suntsipena hau bezalako ekintzen bitartez soilik lortu daitekeela aldarrikatzen du taldeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anarkismoa
2022ko ekainaren 8
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

2022ko maiatzaren 24
Indarkeria matxista. Zer egin erasoa gauzatu duten pertsonekin?
Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak, begirada anarkistatik

2021eko abenduaren 17
Kanaria Handiko Maizterren Sindikatua
Porlanak irentsitako uhartean, auzoetatik birjabetza ereiten

Eguneraketa berriak daude