Emakumeak borrokan

Martxoaren 24an, euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioa izanen da Iruñean

  • Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkien mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzea ezinbestekoa dela uste du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak.

Ahotsa.info @ahotsainfo
2018ko martxoaren 06a
Prentsaurrekoa eskani zuen EHEk Iruñeko Katakraken. (Argazkia: Euskalerria irratia)

"XXI. mendean euskarak ez du etorkizuna ziurtatua”, nabarmendu du EHE mugimenduak Iruñean martxoaren 24an eginen den manifestazioaren aurkezpenean. EHE-k salatu nahi izan du "euskara zulo beltzera itzularazi nahi dutenek" ere badirela, eta euskaldunen hizkuntza-eskubideak "bigarren mailakoak" direla.

“Frantziar eta Espainiar estatuetako botereak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin”, eta Katalunian gertatzen ari dena, non hizkuntz eskubideak eta hezkuntzan murgiltze-eredua mehatxupean dauden 155 artikuluaren aplikazioarekin, ekarri dute gogora, Euskal Herrian ere gerta daitekela ohartaraziz. “155 artikulua euskararekin ere deklinatuko dute, euskaldunon aurka ekiteko erabiliko dute aurrera egingo dugun heinean”, esan dute agerraldian.

Ildo horretan, burujabetza aldarrikatu dute euskarari etorkizuna emateko eta euskaraz bizi ahal izateko. “Jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa emateko beharra dugu eta horretarako baldintzak daude”, aipatu dute. Horretarako, ezinbestekoa izango dira "euskaltzaleon grina eta ekimena". “Euskaraz bizitzera goaz” aldarria iraultza sozial bilakatzera goaz”, ziurtatu dute. Baina zehaztu dute garrantzitsua dela Euskal Herriaren alde dauden eragile politiko, sozial eta ekonomikeak "euskara euren jardueren erdigunean kokatzea".

“Euskal Herria berreuskalduntzea da euskaltzaleon lanaren iparra. Hori erdiesteko euskararen berreskurapena eta normalizazioa azkartu eta bururaino eraman behar dugu”, eta hainbat lan eremuetan sakontzea proposatu dute, euskararen ezagutza unibertsalizatuz, euskararen erabilera orokortzeko planak indarrean jarriz, Euskal Herria berreuskalduntzeko plan estrategiko nazional bat definituz eta hori gauzatzeko bitarteko nahikoak jarriz. Eta hau guztia aurrera eramateko, lege berri bat aldarrikatu dute, non euskara berezko hizkuntza, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izendatuko denik. “Ezinbesteko faktore bat dago: burujabetza”, eta bide horretan desobedientzia ariketa erraldoi bat egiteko beharra azpimarratzen dute.

“Euskarari eta euskal herritarroi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzera goazela ozen aldarrikatzeko” erabiliko da martxoaren 24an Iruñeako Autobus Geltoki Zaharretik abiatuko den manifestazioa, eta mobilizazio horretan parte hartzeko deia luzatu diete euskaltzale guztiei.

Informazio hau Ahotsa.infok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Euskalgintza kanaletik interesatuko zaizu...
Dylan Inglis: "Euskaldun kontzeptua ederra da"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Dylan Inglis Devonen, Ingalaterran, jaio zen. Euskal Herrira egindako oporraldi batean egin zuen topo euskararekin eta ikasteari ekin zion; gaur egun, batuaz bezain ongi mintzo da zubereraz. KORRIKAn parte hartzeko egin digun bisita baliatu dugu elkarrizketa txiki hau egiteko.

Hemen duzue orain dela hilabete batzuk Mikel Asurmendi kazetariak egin zion idatzizko elkarrizketa: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2631/dylan-inglis


2019-04-16 | dantzan.eus
Oñatiko dantzarien Korrika

Aurrena luzaidarrak eta ondoren oñatiarrak, korrika dantzan. Larunbat goizean igaro da korrika Oñatitik eta Oñatz dantza taldeko dantzariek dantzan eraman dute lekukoa. Oñatzeko bi kidek lekukoa hartu duten momentuan, dantza taldeko gainerako kideek ere aurrealdean sartu dira kaskainetekin.


2019-04-15 | Amaia Fernández
Klika! 21. Korrika 2019
MULTIMEDIA - ekitaldia

Hamaika egun eta 2.500 kilometro baino gehiago egin eta gero, 21. Korrika Gasteiza iritsi zen atzo. Milaka lagun elkartu ziren euskararen alde.


2019-04-15 | ARGIA
Kilka! sistema eragilean

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan milaka lagunen aurrean Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du Korrikan eskuz esku pasatako mezua.


2019-04-15 | Hala Bedi
Argazki bilduma
Aro berri bati 'Klika' Gasteizen

11 egun, 2.500 kilometro baino gehiago eta Euskal Herriko ia bazter guztiak zeharkatu ostean, 21. Korrika Gasteiza iritsi da. Garesen hasi zen euskararen aldeko lasterketak Gasteizko kaleak bete ditu kolore anitzetako irudiak utziz. Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du sekretupean zaindutako mezua.


'Euskara ari du' ekimena
1.117 erronkalari, hernaniarrak xaxatzen

Euskaraldiak Euskal Herriko txoko ugari jarri zituen dantzan 2018ko hondarrean, hamaika egunez. Hernaniarrei berriz, metxak hamaika hilabete iraun die. Mila hernaniarrek hizkuntza ohiturak aldatzeko erronkak bere egitea zen apustua, eta lortu dute. Orain, datuak irakurri eta horietatik ikasteko unea da.


2019-04-10 | ARGIA
Villabonako alkateak herriko kaleetan Korrikaren propaganda debekatu duela salatu dute

Korrika Batzordetik herrian zehar Korrikako plastikoak eta kartelak jartzeko baimena eskatu zioten Udalari eta alkateak pertsonalki ezetz erantzun zuen. Hala salatu du Villabonako Euskal Herrian Euskarazek, Tolosaldeko Atarian.


2019-04-10 | ARGIA
Hizkuntza gutxituen aldeko aldarri bateratua egin dute Aragoi, Asturias, Euskal Herria, Galizia eta Herrialde Katalanetako eragileek

Espainiako Estatuan hitz egiten diren hizkuntza gutxituen aldeko eragileek adierazpen bateratua aurkeztu dute asteazken honetan: “Hizkuntza-aniztasuna: askatasuna, berdintasuna eta demokrazia” izenburupean, asturiera, aragoiera, galiziera, katalana eta euskara hitz egiten duten pertsonen eskubideak aldarrikatu dituzte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude