1977ko amnistiaren astean, Rodolfo Martín Villa gobernazio ministroa zela, zazpi hildako eragin zituzten poliziek eta indar parapolizialek. Ahaztuak, Egiari Zor, Goldatu, San Fermines 78 gogoan eta Martxoak 3 elkarteek deitu dute ahanzturaren aurkako jardunaldia.
Trantsizioaren muinean murgilduta zeuden Espainia eta Hego Euskal Herria 1977an. Maiatzean Amnistiaren Aldeko Astea deitu zuten hainbat eragilek, preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko. Mobilizazio masiboak izan ziren, eta poliziak bortizkeria handiz erantzun zuen. Zazpi herritar hil zituzten maiatzaren 12a eta 17a artean Iruñean, Errenterian, Bilbon eta Ortuellan: Rafael Gómez Jauregui, Clemente del Caño Ibañez, José Luis Cano, Luis Santamaría, Gregorio Marichalar Aiestaran, Manuel Fuentes Mesa eta Francisco Javier Fernández Nuñez.
Martín Villa Ekimenak prentsa ohar baten bitartez salatu du gertakari haietan Martín Villak izan zuen erantzukizuna: “Ministro izan zen urteetan (1975-1979) errepresioa eta Estatuaren bortizkeriaren inpunitatea izan ziren ezaugarri”. Ekimenaren arabera 90 herritar inguru hil zituzten Estatuko segurtasun indarrek epealdi horretan, eta aitortzarik gabe jarraitzen dute. “Errealitate horren adibiderik odoltsuenetako bat da 1977ko Amnistiaren Aldeko Astea”.
Jose Luis Cano eta aste hartan hildako beste guztiak gogoan, bi “memoria ekitaldi” antolatu ditu Martin Villa Epaitu ekimenak Amnistiaren Aldeko Astearen 42. urtemugan, biak Iruñean. Maiatzaren 9an, osteguna, hitzaldia antolatu dute Zabaldi gune internazionalistan. Bertan izango dira hizlari Aingeru Cano − José Luis Canoren senidea−, Gloria Bosque eta Amaia Kowasch Velasco. Maiatzaren 13an, astelehena, omenaldia egingo zaio Canori tiroz hil zuten tokian bertan, Kaldereria kalean.
Egindako bidearen balorazio positiboa
Urte honetako urtarrilean aurkeztu zen publikoki Martín Villa Epaitu ekimena. Euskal Herriko eragileez gain Madrilekoek eta Bartzelonakoek ere osatzen dute ekimena. Euskal Herriko elkarteek emandako urratsen balorazioa egiteko ere baliatu dute prentsa oharra. Baikor ageri dira. Batetik, Gasteiz, Iruñea, Arrasate, Irun, Lizarra, Zizur eta Errenteriako udalek Martín Villa pertsona “non grata” deklaratzea lortu dute. Bestetik, Argentinako Servini epaileak daraman prozeduran gertaera berriak sartzeko lanean dihardu, “ikerketa lanak sendoago oinarritu eta zabaldu” ditzan epaileak. Litekeena da, hain zuzen ere, Martín Villak Serviniren aurrean deklaratu behar izatea auzipetu gisa, irailaren bederatzian.
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.