Marotok baliabide publikoak erabili ditu bere legealdiaren promozio bideo baterako

  • Gasteizko PPren udal-gobernuak bi minutuko spot bat aurkeztu du ostegunean, Javier Marotoren legealdiaren balantzea eginez. Alderdi popularrak bere diruarekin finantzatu duela esan du, baina Gasteizko Udaleko posta elektronikoetatik egin dute deialdia, Udaleko zigilu eta guzti.


2014ko abenduaren 19an - 09:16
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oposizioaren "jarrera ezkorra" kritikatzen dute bideoan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Leticia Comeron zinegotziak aurkeztu du bideoa Gasteizko kafetegi batean. Marotoren lana kritikatzen duen oposizioa aipatzen da bertan, eta “jarrera ezkor” hori “errealitatea estaltzen duten hodei beltzekin” konparatzen dute.

El Paísek jaso duenez, aurkezpenerako deialdia eta ondorengo oharra Marotoren aholkularien e-mailetatik bidali dituzte.

PPk adierazi du ez dituztela Udaleko “ohiko bideak” erabili bideoa zabaltzeko, ez delako “ohiko deialdi bat”. Hala ere, diru publikoarekin kontratatutako langileak dira, alderdi politiko jakin batentzat lan egin arren.

Gasteizen denbora luzez amaitzeke egon diren hamaika proiektu azaltzen dira bideoan, eta Marotoren legealdian amaitu direla edo horretarako bidean daudela erakutsi nahi izan dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kudeaketa publikoa
Eguneraketa berriak daude