Garmendiak irabazi dio Elorzari PSE-EEren Donostiako alkategai izateko lehia

  • Odon Elorzari gailendu zaio sozialisten hauteskunde primarioetan botoen %66 lortuta, eta maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagai izango da.

Igandean argitu da Marisol Garmendia izango dela PSE-EEren Donostiako alkategaia. / Argazkia: PSE-EE.

2022ko urriaren 10ean - 09:06
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Marisol Garmendia PSE-EEren Donostiako zinegotzia izan zen 2011 eta 2015 artean, eta 2015etik 2019ra Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketarako diputatua izan zen. Egun, Donostiako bigarren alkateorde da, eta Gune Publikoetako eta Hiri Proiektuetako zinegotzia. Bada, 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan Donostiako alkategai izango da. Igandean argitu da Odon Elorza Donostiako alkate ohiaren eta Garmendiaren arteko lehia: PSE-EEko militanteen %66k Garmendiari eman diote bozka, alderdiko hauteskunde primarioetan.

PSE-EEk jakinarazi duenez, bozkatzera deituta zeuden 452 militanteetatik 338k eman dute botoa (%76). Haietatik 222k Garmendiaren alde egin du, eta gainerako 115ek Elorzaren alde. Hautsak harrotu zituen Odon Elorzaren hautagaitzak, baina azkenean alkatetzako lehiatik kanpo geratu da.

2023ko maiatzaren 28an izango dira udal hauteskundeak, eta Marisol Garmendiak prentsari azaldu dionez, “Donostiako lehen emakumezko alkate sozialista” izan nahi du. “Herritarren konfiantza eta alkatetza berreskuratzeko” lan egingo duela ziurtatu du.


PSE-EE kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...