“Bihar erabakitzea tokatuko zaigu eta erantzukizunez egingo dugu”

  • Eneko Anduezak ondokoa nabarmendu du: "PSEren botoa ezinbestekoa da, erabilgarria da, gobernua erabakitzeko". Biharko egunari begira jarri da: "Bihar astelehena da. Erabakitzea tokatuko zaigu. Erantzukizunez egingo dugu, gure printzipioek eta programak eskatzen duten sendotasunez. Baina aldi berean, lehentasun gisan hartuta jendearengan pentsatzea, bere eskubideak. PSE euskal gizarteak merezi duen mailan egongo da".


2024ko apirilaren 21ean - 22:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Botoa eman dieten herritarrei eskerrak eman dizkie Eneko Anduezak: "PSE-EE-n konfiantza izan duen inork ez dezala duda egin, bere botoak balio izango duela kanpaina osoan esan dugunerako: euskal herritarren bizitza hobetzeko; zerbitzu publikoak indartzeko; politika aurrerakoiak bermatzeko; pluraltasuna bermatzeko eta herri honetan gehiengoak nahi duen politika egiteko".

PSE-EEren "militantzia" eskertu du: "Alderdi honek duen gauza onena da". Eta Espainiako Estatuko presidente Pedro Sanchez eta bere taldea ere bai, "kanpainan bultza gaituztelako, haiena ere bada garaipen hau".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Eguneraketa berriak daude