ARGIA.eus

2021eko urtarrilaren 19a

Marea beltza eragin du erregaiz betetako itsasontzi batek Maurizio uharteetako arrezifeetan

  • Egoera kritikoa da eta ia 4.000 tona erregai daramatzan MV Wakashioa itsasontzia ez ote den guztiz hautsiko beldur dira.

Mikel Eizagirre
2020ko abuztuaren 10a

Maurizio uharteen parean, Indiako Ozeanoan, uztailaren amaieratik hondatutako karga-ontzi bat dago, ehunka litro petrolio itsasoan isurtzen. Italiako Corriere Della Sera hedabidearen arabera, horrek oso kalte larriak eragin ditu uharteetako ingurumenean. MV Wakashioa, Panamako banderadun ontzi japoniarra, uztailaren 25ean trabatuta geratu zen uhartearen hego-ekialdeko koral arrezifean, Pointe d 'Esnyren aurrean. Itsasontziak 300 metroko luzera du, eta 200 tona diesel eta 3.800 tona erregai zeramatzan bere barnean

Egun batzuetan egoeraren larritasuna apaltzen saiatu ostean, ministroek baieztatu zuten abuztuaren 6an "ontzian arrakala bat" dagoela. Itsasontzia egonkortzeko ahalegin guztiek porrot egin zuten, ministroen arabera, itsasoaren baldintzengatik, eta petrolioa ateratzeko ahaleginek ere ez zuten arrakastarik izan. Bertako komunikabideen arabera, airea arnastezina da, eta olatu beltzak argi eta garbi ikus daitezke zamaontziaren inguruan. Egoerak okerrera egin lezake: talde ekologistek uste dute ontzia hautsi eta petrolio-galera handiagoa eragingo duela. Horrek uharteetako ekosistemaren hondamena ekar lezake.

"Krisi egoeran gaude", esan du Kavy Romano Ingurumen ministroak, eta Itsaso Aferetarako ministro Sudheer Maudhook, berriz, ondorengoa onartu du: "lehen aldia da horrelako hondamendi bati aurre egin behar diogula, eta ez gaude nahikoa prestatuta arazo honi aurre egiteko". Agintariek "hondartzan eta Blue Bay, Pointe d 'Esny eta Mahebourg aintziretan ez sartzeko" gonbitea egin diete arrantzontziei, turismo ontziei eta, oro har, jende guztiari.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kutsadura kimikoa  |  Petrolioa  |  Maurizio uharteak

Kutsadura kimikoa kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude