Maravillasen auzia artxibatzeko erabakiari helegitea jarri dio Nafarroako Gobernuak

  • Ez du Gobernuak eskatu behin betiko geldiaraztea hustea, izan ere, Memoriaren Institutua bertan sortzeko asmoarekin segitzen du eta horretarako eraikina hutsik behar dute. Dena dela, hustea ez dute polizialki egin nahi. Horregatik, negoziaziorako prest azaldu dira beste behin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 22an - 17:01
Maria Solana eta Mari Jose Beaumont artxiboko argazkian (irudia: Euskalerria Irratia).

Maravillas gaztetxearen ateak zabalik dira. Husteak zortzi ordu iraun zituen. Gero, ohikora itzuli dira Marques de Rozalejoren barruan. Nafarroako Gobernuak salaketa epaitegietatik erretiratu zuen eta behin behinean huste agindua geldiarazita dago. Edo behintzat hori da eskatu zutena Gobernutik: Marques de Rozalejo eraikinaren hustean behin behinean geldiaraztea. Nafarroako Administrazioko laugarren istrukzioko epaileak baina, kasua artxibatuta utzi zuen eta behin betirako geldiarazita balego bezala utzi zuen huste agindua. Gobernuak orain, errekurtsoa jarri dio erabaki, beraien ustez, oker horri. Ez du Gobernuak eskatu behin betiko geldiaraztea hustea, izan ere, Memoriaren Institutua bertan sortzeko asmoarekin segitzen du eta horretarako eraikina hutsik behar dute. Dena dela, hustea ez dute polizialki egin nahi. Horregatik, negoziaziorako prest azaldu dira beste behin.

Maravillas gaztetxekoekin oraindik ere ez direla bildu onartu du Solanak. Dena dela, Marques de Rozalejo eraikina hustu zutenean foruzainek, Ondarearen Babeserako Teknikoek ikuskatu egin zuten eraikina eta ondoren txostena osatu zuten eraikinaren egoeraren inguruan. Bertan jaso zituzten zeintzuk ziren arriskuak eta zein zen sor zitezkeen egoerak. Txosten hori, epaileari igorri zion Gobernuak eskatuz, beste parteari, alegia, gaztetxeko kideei helaraz ziezaien egoeraren berri izan zezaten. Epaileak ebatzi zuen, kasua artxibatutzat emana zuenez ez zegokiola berari Marques de Rozalejon zeudenei igortzea eta horretarako beste bide batzuk bazituela Gobernuak erantzun zuen.

Solanak nabarmendu du, halakoa onartezina dela. Kasua ez dago artxibatua eta epaileari dagokio informazio hori helaraztea. Kasu horretarako ere, epaileak egindako jokaldiaren aurka helegitea aurkeztu dute.

Mari Jose Beaumont Barne kontseilariarekin agertu da gaur gobernu bozeramalea. Berak azaldu du zer nolako helegiteak aurkeztu dituzten gaur bertan. Beaumonti galdetu diote ea foruzainek ahal zuten guztia egin ote zuten Marques de Rozalejo itxi eta berriz ere okupa ez zezaten. Barne kontseilariak uste du baietz.

Atzo igorri zuen oharra Nafarroako laugarren instrukzioko salak. Bertan zioen, jauregiaren okupazioa onartuz, Gobernuarena dela bakarrik bertan gerta daitekeenaren ardura guztia. Epaitegiak ez du beregain hartu beraz, gaztetxeko kideei eraikinaren egoeraren berri emateko ardura, ez eta, egiturari buruzko, osasun arloaren inguruko edo istalazio elektrikoak sor ditzakeen suteen inguruko informazioa emateko ardura. Eta horregatik hain zuzen ere iragarri du gaur gobernuak helegitea jarriko diola erabaki horri.

Bien bitartean, larunbatean gaztetxearen aldeko manifestazioa deitu dute. 18:30etan irtengo da martxa autobus geltoki zaharretik abiatuta. Gazteek azpimarratu dute autogestioa dela proiektuaren ardatz nagusietako bat —«Maravillas tresna baliagarria izango da autogestioaren bitartez bakarrik»—, eta horri eutsiko diote etorkizunean ere. Bestalde, eskerrak eman dizkiete gaztetxea babesa adierazi dioten pertsona eta kolektiboei.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maravillas gaztetxea
Nafarroako Gobernuak ez dio helegiterik jarriko Maravillas gaztetxeari buruzko epaiari

Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.


Zigorrik gabe utzi ditu epaileak Maravillas gaztetxearekin lotu dituzten 22 gazteak

Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.


Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasi zuten ostegunean

Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.


15 hilabeteko espetxe zigorra, Maravillas gaztetxearen pareko kamera apurtzeagatik

4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.


2019-10-02 | Topatu.eus
Urriaren 17an izango da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa

2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.


Eguneraketa berriak daude