Maravillas izena jarri diote Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari

  • Maravillas Lambertoren omenez, Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari bere izena jarri diote. Larunbat eguerdian egin dute inaugurazio ekitaldia.


2017ko abenduaren 04an - 12:24
Josefina Lamberto, inaugurazio ekitaldian. (Argzakia: Ekinklik)

Fermin Valenciaren kontzertua, bisita gidatua eta irekiera ekitaldia. Horrela joan da larunbat eguerdian Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxearen inaugurazioa. Maravillas Lambertoren arreba Josefina bertan izan da eta hunkituta jaso du lore sorta.

Maravillas Lamberto 1936an hil zuten frankistek 14 urte zituela Larraga herrian. Aita Vicente Lamberto zuen, herriko militante sozialista zuen. Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak harekin joan nahi izan zuen. Udaletxean bahiturik, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, hil egin zuten, aitarekin batera. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten eta gorpuzkinak erre egin zituzten.

Gaztetxeari bere izena jarrita, oroimen historikoa balioan jarri nahi izan dute gaztetxeko kideek.

Ahotsa.info-ko kideek inaugurazio ekitaldiaren erreportajea sareratu dute.

Ekinklik-ek argazki erreportajea egin du.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude